EGILEA: Egoitz Txurruka
TALDEA: 46-02
HAUSNARKETA
Irakurri dudan artikulu hau oso onteresgarria iruditu zait eta gogoeta sakon bat egitera bultzatzen nau.
Bertan Wilhelm von Osten matematikako irakaslea bere zaldia alemaniako erakustaldi desberdinetara
eramaten hasi zen, galdera aritmetiko bai alfabetikoak erantzuteko gaitasuna zuelarik.
Esperimentu honetan, Oscar Pfungst psikologoaren galderetan Carl stumpf irakaslearen laguntzarekin,
zaldiak begiak estalita eduki zituen eta laster argi geratu zen ondo erantzuteko 2 gauza ezinbestekoak zirela, batetik begi harremana galdera egiten zuenarekin edukitzea eta bestetik galdera egiten zionak erantzuna jakitea.
Eta esperimentu hau irakasleei egingo bagenio?
Hau da, ikasleekiko aurreiritzirik ez balukete, nola jardungo zuten ipinitako espektatibek etorkizuna
baldintzatu eta ondorioztatu egin dezakeela kontuan izanez? Rosenthal irakasleak Lenore Jacobson-en laguntzarekin hurrengoa frogatu zuten:
- Irakasleek ikasle bat ona bazen pentsatzen bazuten, ikasle horri irrifar gehiago egiten zioten, begietara
denbora gehiagoz begiratzen zioten, ez zitzaien axola beraien erantzunak onak ala txarrak baziren,
zerbait ondo egiten bazuten besteei baino indar gehiagorekin zoriontzen zuten...
Hau da, irakasleei ikasle batzuen informazio oso ona emanez gero, haien portaera ikasleekiko askoz ere
onagoa izango zen, ikasle hauen arrakasta probabilitatea handiagoa izanez.
Nire ustez, ikasleen emaitzak orokorrean hobeagoak izango ziren, irakasleak guztiak modu berdintsu
eta justuago batean tratatuko lituzketelako eta honen ondorioz emaitza akademikoak eta harreman
afektiboak positiboagoak izango ziren, ikasleen errendimendua handiago izanez.
Ondorioz, ikasle guztietan sinistu beharko genuke inolako etiketarik jarri gabe eta espektatibak
alde batera utziz. Irakasleentzat zaila izan behar du ikasle batzuekin hurbiltasun edo konplizitate gehiago daukatelako, baina hori da irakasle on baten ezaugarri garrantzitsuenetariko bat, ikasle guztiak modu berdintsu eta neutral batean tratatzen jakitea.