TALDEKAKO TXOSTENA


Hurrengo lerroetan aipatuko duguna, elkarrekin egin ditugun lanen bidez ikasitakoa azalduko dugu. Lehenik eta behin, blogaren sorrera, jarraituz, Rossenthal experimentuaren hausnarketa, ondoren, errubrikaren gauzatzea, baita ere irakaslearen begietatik ikasitako mapa kontzeptualaren
egikaritza.  Eta azkenik "gatazka eskolako" aurkezpena.

Bloga: Bloga tresna oso baliagarria da. Gure buruan duguna hausnartzeko baliabide ona izan da. Bertan, hezkuntzarekin erlazionatutako gaiak aurkeztu izan ditugu. Hori dela eta askatasunez esplikatu izan gara hainbat gaien inguruan. Muga bakarra hezkuntzaren inguruan idaztea izan da, baina hezkuntza oso esprektru zabala denez, gai anitzak jorratu ditugu. Nolabait, Paulo Freireren sarrera, Aranbizkarrako experientzia, O.Sektorearen aipamena etb.

Diigo: Gure taldeari ez zaio batere baliagarri izan. Hasieratik ez dugu jakin nola erabili eta denbora aurrera joan ahala  Diigotaz ahaztu gara. Kurtso hasieran irakasleak Diigoren funtzionamendua azaldu zigun baina kurtsoa aurrera joan ahala sare sozial honi buruz berba egiteari utzi zion eta horren ondorioz erabiltzeari utzi genion. Ez dugu zalantzan jartzen tresna egokia izan daitekeela irakasle gradu hau egiten ari garen bitartean eta irakasleak izango garen heinean, baina ez dugu denbora fisikorik izan tresna honi ahalik eta etekin gehien ateratzeko.

Gatazka eskolaren posterra: Hasteko, oso baliagarria izan den ariketa da eta hezkuntza arloan lantzeko gai oso aproposa da, oso garrantzitsua delako hezkuntzan ematen diren alde onak eta txarrak ezagutzea eta horiek ekiditeko irteerak edo konponbideak bilatzea. Posterra egiterako orduan, mapa kontzeptuala erabili genuen ariketa horren aurkezpena errazago egin ahal izateko eta horri esker gaia errazago barneratu genuen. Posterra eta mapa kontzeptuala egitean konturatu ginen bien arteko erlazioa nabaria zela eta posterra azaltzeko orduan mapa kontzeptual batez baliatuz errazagoa eta ulergarriagoa izan zen gure azalpena.

Mapa Kontzeptuala: erabilpen anitzak dituen eskema da. Horren bitartez, azaldu beharrekoa modu erraz eta ulergarriago batean plazaratzen da bere funtzioa hori izanik. Ikasterako orduan, mapa kontzeptuala baliagarri bezain ulerkorra da, ordenagailuz zein eskuz egin daiteken tresna delarik.

Errubrika: irakasle funtziorako oso erabilgarri izan zaigun, izaten zaigun eta izango zaigun ebaluatzeko sistema da,ikasle guztiak irizpide berberekin ebaluatzeko modu apropos eta eraginkorra izanik.
Klasean eginiko errubrika etorkizun batean ikasleak ebaluatzeko metodo egoki zein fidagarria dela iruditzen zaigu.

Amaitzeko, gure talde lanaren ebaluazioa aztertuko dugu, hasieratik orain arte izandako garapena eta balantzea komentatuz. Hasierako elkarteratzea aurrez pentsatu gabea izan zen ez baikinen ezertaz ezagutzen, baina ahala ere, ez genuen arazorik izan elkarren arteko ezagutza garatzeko eta aurrerago egin genituen taldeko lanak modu eraginkor eta bikain batean burutu genituen inolako arazorik gabe.
Ondorioz, gure taldeko lan balantzea oso positibotzat hartuko dugu, elkarrekin egindako lanen emaitzekin oso pozik eta konforme egonda.


















No hay comentarios:

Publicar un comentario