BANAKAKO TXOSTENA:
Hurrengo lerroetan, "Irakaslegai Funtzioa" ikasgaian, ikasitakoa eta barneratutakoaz idatziko dut, baita ere gelako giroa edo taldeka lan egitearen balorapen bat. Irailetik hona, hainbat lan egin ditugu, bakarka zein taldeka. Nire txostena denez, bakarkako lanetan zentratuko naiz, hala ere, taldekako lanek, norbanako moduan ere eragina izan dute nigan, beraz aipamentxo bat ere egingo diet.
Oso ondo oroitzen dut "Irakaslegai Funtzioa" ikasgaian izandako lehenengo egunaz, egun harrek, ikasgai hontan izan behar genuen etorkizuna bermatu baitzuen. Lehenengo eguna zen eta dagoeneko, inor ezagutu gabe, taldeak egin behar izan genituen, onerako edo txarrerako, neure kasuan, onerako izan da. Taldekideen artean ez ginen ezagutzen, eta lehenengo hitzak, taldea sortzean egin genituen, naturaltasunez eta ezagutzeko gogoak ikusten nituen geure baitan, ikasgaiari ekiteko gogoa zegoen.
Amaitu ziren gure artean ezagutzeko galderak, eta berehala ekin genion lanari, irakasleak, lehenengo lana bidali zigun. Gure aurkezpentso bat egin behar izan genuen eta hezkuntzari zer eman behar genion galderari erantzun behar izan genion. Egia esan, lan hau bidali arte, nire buruari galdetu ez nion galdera bat izan zen. Bai, nik ordurarte banekien, haurrekin ibiltzea eta haurrei irakastea gustoko nuela, baina hezkuntza egun dagoen moduan egonda, inoiz ez zitzaidan bururatu, hezkuntzari zein aportazio emango diodan, eta galdera horrek zer pentsatu handia eman zidan. Modu batez, gaur egun dagoen hezkuntza sistema, sasi-berritzailea baita. Honekin esan nahi dudana, oraindikan molde zaharrak erabiltzen dituzten irakasleak daudela, Juantxu Zabala-ri egin nion elkarrizketan, berak, argi esan zidan moduan.
Ondorengo egunetan, irakasleak, informatika gelara eraman gintuen, hemen nire eskema guztiak hautsi zaitzaizkidan, badakit, irakasle izatea nahi badugu, teknologiatan adituak izan behar dugu, baina hori ez dagokio informatika ikagaiari? Egun horretan, irakasleak, Diigo baliabide informatikoa erakutsi zigun. Egia da, nahiko ezkor nengoela baliabide honekin lanean hasteko, ez nuen deus ulertzen, kontua nola egin, gauzak nola igo, dena inglesez zan (nahiko trakets ibiltzen naizen hizkuntzan)... Hau da, ezaugarri guztiak eman ziren,nik, diigorekiko hurruntasun hori erakusteko .
Hurrengo lana, Etre et avoir filmaren gainekoa izan zen. Oso gustora egin nuen lana izan zen, beti izan dut gustoko film bat ikusi ondoren, horren gaineko lan bat egitea. Ustez, nahiko ondo atera zitzaidan lana izan zen, film-a iksuten geunden bitartean, gauza pila idatzi nituen, adibide txikiak baziren ere, horiek ere idazten nituen. Azken finean, film batek ez du historioa agertzen den moduan azaltzen, badira, sakoneko gauza batzuk, eta hainbat objetu egon daitezke, gauza bati erreferentzia egiteko. Adibide gisa, dordokak, denbora motel doanaren erreferentzia da.
Ondoren, Taldeko lan bat egotzi zitzaigun, Blog bat sortzea izan zelarik. Hemen ere, informatikarekiko nire hurruntasuna ikusi nuen, hala eta guztiz ere, erraz egin zitekeen gauza bat zela ikusi nuen eta orain oso kontent nago honako baliabidearen jakintza minimo bat dudalako. Blogarekin aurrerapen handiak egin ditudala esan beharra dut, etorkizun hurbil batean, blog propio bat sortuko dudanaren ustea dudalarik.
Hurrengo lana, irakasle on bat nolakoa izan behar duen idaztea izan zen. Lan hau egitean, lan handia hartu nuela esan beharra dut. Hala ere, lan hau egitean, nire irakasle on baten deskribapena eta nire irakasle txarrenen ezaugarri okerren, kontrako ezaugarriak jarri nitue. Hau da, nire irakasle txarrenen ezaugarri bat, "ez entzutea" bazen, irakasle on batena, "entzutea", "enpatia izatea" izango da.
Behin irakasle on bat nolakoa izan behar zuen argi izanda, irakasle "miresgarri" bati egin behar izan genion elkarrizketa. Hasieran lan handiko gauza bat iruditu zitzaidan, irakasleari deitu, berarekin ordu apropos batean geratu....pfff. A ze marroia...!!! Baina beharrezkoa zen lan bat zenez, aurpegia jarri, eta hantxe, udaletxean geratu nitzen nire irakasle "miresgarriarekin". Sekulako elkarrizketa emankorra izan zen eta hezkuntza bestelako ikuspegi batetik aztertzeko ikuspuntua eman zidan, hori bai, ikuspuntu kritiko bat. Irakaslearen elkarrizketan asko ikasi nuen, eta agian, lan hau "klabea" izan da ikasgai hau ezaugarritzeko, zeren ordurarte, ez genuen ezer ez egin, irakaslegai izango garen momentutik, nola izan behar dugun edota nola lan egin behar dugun. Ondoren, elkarrizketaren gaineko edo bertan oinarritutako lan bat egin behar izan genuen. Lan hau egiterako momentuan gauza asko nituen argi, zertaz idatzi, nola... gauza zen, zenbait gaizki ulertu egon zirela irakasleen aldetik, eta blokeo batean erori nintzen. Hala ere lana egin nuen eta nahiko txukun geratu zitzaidanaren ustea dut.
Azkeneko lana, posterra izan da, "Gatazka eskolan", taldekako lana izan da bere horretan, baina azkenean, bakarkako lan bihurtu izan zen. Beste ikaskide batzuei esplikatu behat izan genien, eta posterrarekin soilik esplikatzea, korapilatsua izan zitekeela pentsatu nuen, beraz, kontzeptu mapa bat egitea proposatu nuen, kontzeptu mapa gauzatu, eta honela, askoz ulerterrazagoa bihurtu zen gure gaia.
Ez dut ahaztu behar, "Ikaste Komunitatean" burutzen ari garen "praktikaldiak", ekintza hau, gure etorkizuneko lanera gehien hurbiltzen dena, gehien edo bete betean geure ofizio-afiziora iristen dena. Aurretik, partea hartu izan nuen bertan, eta egia esan behar badut, ikaste komunitatean aritzeak, irakasle gradua egitera bultzatu ninduen ekintzetako bat izan zen. Oso gustora nabil bertan, asko ikasten da haurrengandik, eta uste duguna baino argiagoak, langileagoak... dira.
Beraz, hemen dago, lau hil hauetan egin izan duguna, ikasi izan dudana eta hobetzera bidean izan beharko dudana. Hala ere, balantze edo balorazio orokor bat egitera bidean, nahiko positiboa ikusten dut nire garapena ikasgai honetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario