Banakako txostena:
Kurtso erdia
bukatutzat hartuta amaierako txosten bat aurkeztu behar dugu azaltzen zer ikasi
dugun kurtsoan zehar irakasle funtzioan. Ikasitako guztia lanen bidez izan da.
Hainbat lan egin ditugu, taldeka eta bakarka. Taldekako txostena amaitu dugu
eta orain hasiko naiz azaltzen zer ikasi dudan kurtsoan zehar ikasgaia honetan.
Gehienak bideo eta pelikulen bidez, pelikulen gaien hausnarketa bat egin dugu,
eta nik behintzat lan horiek egiteko informazio eta iritzi asko bilatu egin
ditut nire lanak aberasteko. Haien artean pelikula eta dokumentaletatik
hauetatik ikasi dut: etre et avoir, La educacion prohibida eta konferentzia
baten dokumentalatik. Hortaz aparte, baita ere pelikularik gabe hainbat lan
egin ditut: irakasleari egindako lana, zer da niretzat irakasle ona etab.
Bukatzeko, blogaren sorrera eta diigo.
Bloga: Bloga oso
tresna baliogarria da, gainera oso erabilgarria da hezkuntza arlorako, ikasleak
bere burua aurkezteko. Niretzat oso baliogarria izan da nire buru aurkezteko
eta hezkuntzarekin loturak dituen gaiei buruzko hausnarketak egiteko askatasuna
eduki dut. Hala ere, hezkuntza buruzko gai asko jorratzeko daude eta nondik
hasi behar nuen kosta egin zitzaidan.
Diigo: Niretzako
ez da izan baliogarria, nola erabiltzen den azaldu bezain pronto, itxuraz ez
zitzaidan gustatu, oso korapilatsua baitzen eta baldintza asko zituen, beraz
erabiltzeri utzi nion. Hala ere ez dut baztertzen informazioa bilatzeko
baliogarria izan daitekeela eta gradu honetarako baliogarria dela. Baina
momentuz, uste dut ondo konpondu naizela diigorik gabe. Hortaz aparte, nola
erabiltzen den azaldu arren, ez dakit nola erabiltzen den eta horregatik diigoz
interesa galdu egin nuen.
Etre et Avoir:
Pelikula honetan ikasi nuen ze garrantzitsua den maisuaren irakasleekiko
pazientzia eta zer lortu dezakezu irakaskuntza gustatzen bazaizu. Nahiz eta
eskolan ez egon baldintzarik hoberenak eta kurtso guztietako ikasleak gela
berdinean egon arren, irakasteko maitasuna baduzu, umeak ulertzen badituzu eskola aurrera eramatea lortu dezakezula ikasi
egin dut. Horrez gain, adin guztiko ikasleak gela berdinean egotea ez dela
kaltegarria sozializaziorako oso onuragarria da gainera, elkarlana bultzatzen
du, pelikula ikusten den bezala, ikasleak haien artean laguntzen dira.
Irakasle ona
lana: “Irakasle ona” lana egiteko “la educacion prohibida” pelikula ikusi
genuen lehen eta behin. Gaur egingo hezkuntza zaharkituta eta txarto
planteatuta dagoela ikasi egin dut, metodologia erakargarriagoak eta
interesgarriagoak egin behar direla ikasleen atentzioa erakartzeko. Horrez
gain, Irakasle askok bere botereaz baliatzen dira irakasterakoan haiek direla
garrantzitsuagoak pentsatuz, baina kontzientziatu behar dira irakasteko daudela
eta pertsonak hezitzeko daudela, eta ikasleen arabera moldatu behar direla
konturatu behar dira. Ordea, maisuak ikasleak ulertu eta adierazteko askatasuna
eman behar die.
Irakasle
begietatik: Lan hau nire ustez, egin ditugun lan guztietatik baliogarriena izan
da irakasle baten ikuspuntua eduki izan dudalako. Ikasi egin dut zer den eta zer
egin behar da ikasle on bat izateko. Hainbat metodologiak eta teknikak irakatsi
zizkidan, horrez gain, nola den irakaskuntza munduaren aztarna bat erakutsi
egin zidan. Lehendabiziko prestakuntza bat oso garrantzitsua da, hortaz aparte,
umeei maitasunez irakatsi behar zaie baina notak jartzerakoan ez gidatu
sentimenduen arabera, objetibotasun maila bat mantendu behar da ikasleekin.
Gainera erabiltzen baduzu metodologia bat eraginkorra ez dena aldatu behar da
umeen interesa pizteko, beraz, ikasleen interesei moldatu behar zarela ikasi
dut.
Hau izan da
guztia, baina amaitu baino lehen autokritika bat egitea gustatuko litzaidake.
Hasi nintzenean idatzitako lanak asko kostatzen zitzaizkidan egitea baina
denbora pasa ahala nire idazteko eta hitz egiteko maila handitu egin da eta
gero eta hausnarketa sakonagoak egiten ditudala uste dut, hala ere hobeto egin
dezakedala uste dut ortografia akatsak asko baititut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario