Egilea: Amaia Martín Arias
Taldea: 46-02
Hausnargai:
Experimento de Robert Rosenthal
Taldea: 46-02
Hausnargai:
Experimento de Robert Rosenthal
Guztiz ados nago Ane eta Egoitz esan dutenarekin.
Artikulua interesgarria eta erakargarria iruditu zait eta Robert Rosenthal egin zuen experimentua oso bitxia iruditzen zait baina esan beharra daukat pixka irreala.
Artikulutik gustatuko litzaidake azpimarratzea Johann Wolfgang Goethe esan zuen esaldia: Si tratamos a una persona como lo que es, seguirá siendo lo que es; pero si tratamos a una persona como lo que podría ser, entonces se convertirá en todo lo que puede llegar a ser.Horregatik nire iritziz ikasle baten ikaskuntzan oso garrantzitsua da irakaslearen funtzioa. Eta Anek esan duen bezala motibazioa; ikasle eta irakasleen arteko motibazioa. Irakasle batberdintasunarekin tratatu behar ditu bere ikasle guztiak; egia da, saihestezina dela batzuei estimu gehiago izatea besteei baino; azkenean ikasle bat oso txarra eta lotsagabea baldin bada eta zure klaseak infernu bat badira ikasle horrengatik, irakasle bezala gaizki pasatzen duzu eta ikasle hori klasetik joatea nahiago duzu. Baina ikasle on eta arduratsu batekin guztiz kontrakoa gertatzen zaizu. Irakasle on bat bere ikasleen posizioan jarri behar da eta haien erosotasuna eta hoberena bilatu behar du. Eskoletan oso ohikoa da ikasleen artean entzutea: ''El profesor me ha suspendido porque me tiene mania'' edo ''Ella aprueba porque le hace la pelota a la profesora'' betidanik existitu dira irakasleen lehentasunak eta batzuetan ikasleen irudimenean soilik existitzen dira baina beste batzuetan egiazko pertzepzioak dira.
Etorkizunean, gu izango gara irakasleak eta nire
aburuz jokaera hori saihestu behar dugu; emango dugun irakasgaiaren ezaguera
handia izan behar dugu gure ikasleak ikasteko eta haien lana kalifikatu behar
dugu aurreiritziak alde batera utzita; bakarrik lana eta gogoa kontuan hartuz
eta ez ikaslearen ama nire laguna delako, adibidez. Ikasleen ereduak gehienetan
irakasleak dira, txikitatik haurrak imitatzen dituzte helduen jarrerak,
horregatik irakasle baten jarrera ereduzkoa eta akatsgabea izan behar da eta
haurrak berdintasunean bizitzea irakatsi behar diegu; etorkizuna gaurko haurren
eta gazteen eskuetan egongo baita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario