jueves, 18 de octubre de 2012

"Experimento de Robert Rosenthal."

Egilea: Ane Lizarraga Begiristain
Taldea: 46-02

HAUSNARGAI:

"Experimento de Robert Rosenthal."

 Irakurri berri dugun artikulua kontutan hartzen badugu, bertan agertzen zaiguna, irakaskuntzan birritan azaltzen den gai bati lotu dakioke. Robert Rosenthal-ek bere zaldiarekin egiten duen esperimentuaren harira, Oskar Pfungst psikologoak ez zuen batere argi ikusten zaldiak izan zitzazkeen doai miragarri horiek egiazkoak izan zitezkeen hala ez. Beraz, galderen aurrean zaldiari begiak estali zizkion, eta honela psikologoak frogatu ahal izan zuen, zaldi horren doaiak ikusmenean eta ikusten zuenak eragiten zizkion sentsazioen eraginez zirela. 

 Zaldiari eginiko froga, irakasleei egin ezean, hau da, irakasleek aurreiritzirik gabe jokatuko balute, posible litzateke ikasleen errendimendua askoz hobea izatea. Nolatan? Hitz bakarra dago, MOTIBAZIOA, ikasle guztiei motibazio berbera ematea. 
  
 Badakigu, aurreiritziak alde batera uztea oso zaila dela, edota ikasle bat begitan izatea eta gainontzekoak ez. Irakasleak ere pertsonak dira eta pertsonak eta gizakiak diren momentutik, sozializazioa ematen da ikrakasle eta ikasleen artean. Beraz irakaslea izateak, alor pertsonalak eragitea dakar eta saihestezina da ikasle batzuekiko egon daitekeen konplizitatea. 

 Nire esperientziari dagokionez, iraksaleari konplizitatea sorrarazten dion ikaslea, normalean ikasle fina izaten da. Orain bai, zerk eragiten du zerk? Ikasle fina izateak, irakasleak konplizitatea erakustea dakar? Hala, irakasleak konplizitatea erakusteak, ikasle ona izatea dakar?

Nik uste biak elkarrekin doazela. Azken finean, irakasleak ikaslearengan motibazioa sortzen badu edo motibatzera iristen bada, ikasleak ikasgai horretan esfortzu gehiago egingo ditu. Gerta liteke ere, ikaslea, irakaslearen konplizitate hori onartu nahi ez izatea, eta ondorioz irakaslearenganako ukazio bat egotea. Orduan bai, ikasleak ez du gustora ikasiko ikasgai hori, eta beraz gaizki joango zaio ikagaian. Azkenik, bada egon daiteken beste egoera bat. Irakasleak aurreko urteetatik ikaslea ezagutzea, eta ikasle nahiko traketsa dela jakitea. Orduan, askotan, irakasleek ez dute era profesional batean jokatzen eta motibatu beharrean, amore ematen dute horrelako ikasleekin. 

Ondorioz, irakasleek segun eta ze ikasle mota den, modu batean edo bestean jokatzen dutela pentsatzen dut. Hori bai, motibazioa bien arteko elkarrekintzaz sustatzen da, ikasle eta irakasleen artekoaz. Batetik, Irakasleak erakusteko gogoak izan behar ditu eta aldi berean ikaslea gai horretan motibatu hala izateko gai izan behar da. Bestetik, ikaslea ikasteko prest egon behar du.



1 comentario:

  1. Zalantzarik gabe, zer pentsa eragin dizu gaiak; pozten nau horrek.
    Gustura irakurri dut zurea. Ohar bat: analisian fin ibili zara, baina irtenbiderik aurkitzen ez du ematen ahalegindu zarenik (edo, behintzat, ez duzu erakutsi).
    Horretan ere ahalegintzeak merezi du.

    ResponderEliminar