miércoles, 24 de octubre de 2012

El experimento de Robert Rosenthal

Egilea: Unax Vazquez Martin
Taldea:02-46

Hausnarketa:


Bertan Wilhelm von Osten Matematikaria Bere zaldia Alemania guztian erakusten hasi zen bere zaldiak erantzun matematikoak eta alfabetikoak erantzuten baitzituen.Gertaera honek zientifikoen arreta piztu zuen. Beraz,Oscar Pfungst psikologoa  Carl stumpf irakaslearen laguntzarekin, Hasi ziren zaldiarekin esperimentatzen eta erabaki batera heldu ziren:Argi geratu zen zaldiak ez zituela egiten kalkuluak galderei erantzuteko. Gizakiekin ikus kontaktua behar zuen eta gizakia erantzuna jakitea.Izan ere, hau gertatzen bazen animaliekin ere gerta zitekeen gizakien artean konturatu ziren

Beraz,Oscar Pfungst eta Carl Stumpf esperimentuak beste ikerketak piztu zituen esate-baterako, Rosenthal 1964an eskola batean egindako esperimentua, orduan, irakasleak ikaslearekiko duen aurreiritziaren arabera irakaslearen portaera aldatzen dela frogatu zuen. Beraz hau ikusita, artikulu hau ikas arlora bideratuta dago.

Esperimentu honetan Irakasleei ikasleen informazio ona ematen bazaie irakasleen klasea emateko jarduera, ikasleekiko harremanak eta tratuak hobeagoak izango lira eta hori ikaslearen aurrerapen maila igotzen du.
Aldiz, irakasleari ikasle arruntak dituela esaten bazaio kaskar bezala tratatuko ditu eta bere aurrerapenak ez dira izango hain nabarmenak.

Orduan hau ikusita, nire ustez, nahiz eta ume batzuk besteak baino azkarragoak izan Irakaslearen lana ez da ume bakoitzari maila batean sailkatzea eta horren arabera modu ezberdinetan tratatzea eta irakastea, baizik eta ume guztiei era berdinean tratatu beharko lituzke,horrela emaitza akademikoak hobeagoak izango lirateke, horrez gain indibidualismoa eta lehiakortasuna desagertuko litzateke eta umeen arteko harremanak hobeagoak izango lirateke. Hala ere,  ikaslearentzako hori zaila izatea , azken finean, denok gara pertsonak eta denok akatsak dauzkagula eta batzuetan neutraltasuna mantentzea zaila izan daitekeela ulertzen dut. Baina nire ustez, guztiok etiketarik eta umeen espero den espektatibarik gabeko hezkuntza edukitzeko eskubidea dugula.

No hay comentarios:

Publicar un comentario