Egilea: Amaia Martín Arias
Taldea: 46-02
Irakasle Miresgarria
Aste honetan Gasteizen klasea ez dugunez, Irunera etorri naiz. Aurreko astean Gasteizen nengoenez esan nion nire amari lehen eta bigarren hezkuntza ikasi nuen eskolara hurbiltzera eta elkarrizketa egin nahi nion irakasleari esatea berarekin gelditu nahi nuela. Gau horretan nire ama deitu zidan Nerea baietz esan zuela esanez eta oso gustora nirekin geldituko zela.
Nerea lehen hezkuntzako irakaslea da. 4.kurtxoan nire tutorea izan zen. Egia esanez, kurtxo hori oso erlaxatua izan zen, 3.kurtxoa askoz gogorragoa izan zen baina irakasle horrekin asko ikasi nuen. Ikasle isila nintzen eta zalantzak nituenean asko kostatzen zitzaidan irakaslearengana joatea zalantzak galdetzera baina berarekin guztiz desberdina zen.
Batxillergoa egiteko institutora joan nintzen eta nire ikastetxeko irakasleekin kontaktua galdu nuen ez nuelako ikastolara joaten haiek bisitatzera. Horregatik atzo Nerearekin gelditu nuenean, oso urduri nengoen ez nekielako nola izango zen lehenengo kontaktu hori. Besarkada bat ematen nion, muxu bat..? Ez nekien nola jokatu behar nuen.
Eskolara sartu nintzenean, sarreran dagoen monja agurtu nuen ( ikasi nuen ikastetxea erlijiosoa da) eta bigarren pisura igotzea esan zidan bertan irakasle gelan egongo zelako. Atea jo nuen eta nire sorpresaz irakasle guztiak hor zeuden; ez nintzen konturatu jolas-garaia zela eta bertan guztiak hor egongo zeudela.
Adeitasunez agurtu nituen denak eta geroago Nerearekin bakarrik geratu nintzen. Besarkada luze bat eman nion eta ostean askoz erlaxatuta sentitu nintzen eta hasi nintzen kontatzen nola da nire bizitza berria Gasteizen. Oso bide ona hartu dudala esan zidan magisteritza aukeratuz eta animatu zidan esanez irakaslea izatea poztasun ugari eskaintzen dizuela. Geroago prestatutako galderak planteatu nizkion eta ordu bat ingurukoa izan zen elkarrizketa.
Etxean bezala sentitu nintzen, giro ona eta atsegina arnasten zen eta ordu hori oso azkar pasatu zitzaidan. Kurtxo bukaeran berriz gelditzeko esan zidan eta gusto handiarekin baietz esan nion.
Orain askoz gehiago konbentsituta nago irakasle miresgarria dela, bere pazientzia eta adimenarengatik. Irakasle on bat izateko ezaugarri guztiak betetzen dituen irakaslea da.
Esperientzia paregabea, emankorra eta oso ona iruditu zait, azkenean magisteritza ikasten ari garenontzat beharrezkoa da irakasle eta ikasleekin kontaktua izatea.
Egoera polita izan zela ematen du. Pozten nau.
ResponderEliminarNahiz eta Irundik hurrun egon, ematen du karreran zehar laguntasun handia izan dezakezula hor.
Orain, bigarren lana:
* Zerrendatu elkarrizketan ikasitako gauzak.
* Gero zerrendako item horiek ahalegindu sailkatzen.