IF-RI BURUZKO HAUSNARKETA
Bakarkako txosten honetan, lauhilabete honetan irakasle funtzioko irakasgaian egindako autoebaluazio bat egingo dut, bertan egindako, idatzitako eta ikasi eta barneratutako lanei buruzko aipua eginez.
Irakasgai honetan eta kurtsoan zehar egindako lanak 2 taldetan sailka genezake, batetik egindako taldeko lanak eta bestetik bakarka eginikoak.

Hasteko, nire ikuspuntu apal eta umiletik esan beharra dago, irakasgai honen funtsa edo helburua irakaskuntza-jardueraren alderdiak eta eginkizun nagusiak ulertzea, gelako ikasleen arteko interakzio eta komunikazioa garatzea, irakaslearen funtzioa zein den ezagutzea,taldeko lana sustatzea eta ikasle bakoitzaren iritziak eta gustuak ezagutzera ematera direla besteak-beste.
Orokorki, hasieran izandako jarrera irakasgaiarekiko nahiko isila zen, parte hartzea eta berba egitea asko kostatzen baitzuen, guztiok berriak ginelako eta irakasgai eta irakasle berria zegoelako, baina egunak pasa ahala eta irakasgaiarekin hurbiltasuna eta gertutasuna areagotzen zen heinean, gure partehartzearen ehunekoa handitzen joan zen erritmo zorabiagarri batean. Gusturago sentitzen giñen eta lotsak eta isiltasun momentuak desagertzen joan ziren, partehartze eta interesa handitzen joaten zelarik.
Jarraian, talde eta bakarkako lanak aztertuko ditugu, bertako gauzarik positiboenak, aberasgarrienak eta adierazgarrienak komentatuz.
Taldekako lanak bakarkako lanei gailendu zaie, taldeko lanak irakasgaiaren erreferentzi eta garrantzi handiko metodologi abiapuntu bilakatuz.
Bertan hainbat lan jorratu ditugu,irakaslearen elkarrizketan ikasitakoaren kontzeptu mapa egin dugu, hezkidetzaren gainean landutako 4 testuak, errubrika, eskolako gatazken posterra egin eta azaldu eta nire ikuspuntutik,garrantzitsu eta gustukoenetarikoa, blogaren sorkuntza.
Hasieran blog bat zertarako balio zuen ere ez nekien, baina tresna teknologiko honen tripa eta misterioen barruan murgildu nintzenean eta sarrerak igotzen hasi nintzen lehen momentutik azkar konturatu nintzen zer nolako balio komunikatibo eta pedagogiko zuen, beste kideen sarrerak ikusiz eta zureak propioak berrikusiz,akatsak zuzenduz eta irakaslearen iruzkinak irakurriz eta haiengan ikasiz. Hasieratik, momentu honerarte izandako idazteko eta sortzeko ahalmena gora egin du, nire hausnarketak egiteko irudimena hobetuz eta garatuz. Laburbiltzeko, bloga ezinbesteko aparatu komunikatibo eta hezitzailea dela argi daukat, duda izpirik gabe.
Bakarkako lanak, hezkuntza mailan, baita ere, oso positibo eta aberasgarriak izan direla uste dut. Hasteko "Etre ete avoir" eta "La educación prohibida" izeneko filmak ikusi genituen, hauen bakarkako hausnarketak eginez, Diigo izeneko (norbanakoaren informazioa kudeatzeko sistema) sare soziala sortu genuen, irakasle ona-ri buruzko hausnarketa burutu genuen, Rosenthalen esperimentua irakurri eta blogean sarrera bat igo genuen, irakaslearen begietatik deitutako azalpen testua egin eta entregatu eta gehien ikasi eta gehien motibatu didan lana, Aranbizkarreko praktika egunez gain, irakasleari eginiko elkarrizketa eta horri buruz blogean igotako sarrera izan dira.
Ikasle izandako esperientziarik izugarriena eta ikaragarriena dela esan dezaket, nire irakasle miresgarriari eginiko elkarrizketa hain zuzen ere. Eta ez bakarrik nire txikitako eskolara bueltatzeagatik soilik, Anaren begiak ikusita eta kontatzen zidana entzunda, nire barrualdean inoiz sentitu ez dudan sentimendu pilaren nahasketa erraldoia eragin zidalako baizik, sentimendu nahasketa horren ondorioz eta berarekin izandako 90 minutuko elkarrizketaren ondorioz berarengandik ikasitako guztia betirako oroigarri izango dudalako,beraz, etorkizuneko irakasle honek, klaseak emateko orduan eta irakasle izateko orduan berarengandik ikasitakoa praktikan jarriko du, hura, etorkizuneko irakasle honentzat, erabateko erreferentzia izanik.
Amaitzeko eta laburbilduz,irakasgai honetan, talde zein bakarkako lanetan ikasitako guztia, etorkizun batean garrantzi handiko iturriak bilakatuko zaizkigu, ikasleak irakaskuntzaren alorrean hau guztia oinarri bezala izanda eta bakoitzak bere metodologia erabiliz, modu batean edo bestean irakasle on batean bilakatzeko asmoz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario