ZER IKASI DUT IRAKASGAI HONETAN? ZERTARAKO BALIO IZANGO ZAIT ETORKIZUNEAN?
Kurtsoaren lehenengo
hiruhilekoa bukatzerik dago. Esan beharra daukat, zaila izan dela; hasiera
guztiak zailak izaten dira. Unibertsitatean inoiz ez gara egon, hortaz ez
genituen ezagutzen irakasleak erabilitako irizpideak lanak zuzentzeko, ezta
graduaren metodologia ere. Horregatik, hiruhileko hau niretzako froga bat
bezalakoa izan da eta espero dut azterketak egin eta gero, nire lanaren
lehenengo fruituak jasotzea.

5 irakasgaietatik gauza asko eta desberdinak
ikasi ditut. Baina irakasle funtzioa irakasgaiaren autoebaluazioari dagokio
sarrera hau. Irakasle funtzioan nabarmendu nahi dut hausnarketa ugari egin
ditugula eta egia esan eskertzen dut. Hasieran, hitz bakoitza hiztegian bilatu
behar nuen eta nire adierazpen maila ez zen oso ona, orain hobeagoa da eta
kurtsoa bukatzerakoan askoz hobeagoa izatea espero dut. Egindako hausnarketen
artean “Etre et Avoir”, irakaslearen begietatik, La Educación Prohibida, Robert
Rosenthal-en experimentua, blogaren sarrerak etb aipatzekoak dira. Idazlan
guzti hauek lagundu didate jorratu ditugun gaietako mamia ateratzen eta iritzi
propio bat izaten. Egia da, nire iritzia azaltzerako orduan oraindik ez
daukadala segurtasun handirik eta erne ibiltzen naiz nire iritzia koherentea
izateko. Bigarrenik, nire taldeari tokatu zitzaigun gatazka eskolan buruzko
gaiaz aritzea, gaia horri buruz kontzeptu berriak ikasi nituen eta ohartu
nintzen nire etorkizuneko lanean gatazka horiek agertu daitezkela eta
garrantzitsua dela irakasle bezala gatazka horiek bide honetatik bideratzea. Gainera, hori egiteaz gain, taldeetan jarri ginen eta besteei azaldu genion gaia; nire ikuspuntutik, oso iniziatibia aproposa izan zen, lotsa eta urduritasuna kontrolatu ahal izateko. Azkenean, irakasleak izango gara eta egunero beldur horien aurka arituko gara.
Irakasgai honetatik interneteko
baliabideen erabilera nabarmendu nahi dut, espezialki blogarena. (http://kanpotarrakgasteiz.blogspot.com.es/) Hasieran niri
eta nire taldekideei kostatu zitzaigun bloga aurrera eramatea. Ez genuen oso
ondo ulertu sarreren argitalpena baina behin hasi ginenean nik behintzat gustua
hartu diot hezkuntza gaiararen iruzkinak idazteari eta baita beste ikaskideena
eta irakaslearen iritzia irakurtzea ere. Gure etorkizuneko lanerako tresna
erabilgarria dela iruditzen zait,
espazio libre bat da non ikasleek islatu dezakete haien iritzien kudeaketa. Diigo
sare sozialari aldiz, (http://www.diigo.com/profile/amaiama) ez diot erabilgarritasunik eman; egia esan, lehenengo
klaseetan erabili nuen baina gero erabiltzeari utzi nion, Diigotaz ahaztu
nintzelako eta egia esan haren funtzionamendua ez nuen oso ondo ulertu. Ikasgai honetan ere errubrikak eta mapa kontzeptualak antolatzen
ikasi dut, metodo ona eta azkarra baitira gai bakoitzeko garrantzitsuena
biltzeko, eta baita irakasleak izatean ikasle guztiak irizpide berdinekin ebaluatzeko modu aproposa ere.
Baina gehien gehiena gustatu zaidana Aranbizkarra ikastolako esperientzia izan
da. Haurrekin harremanetan egotea eta haiekin ikastea kurtso hasiera honen
gauza hoberena izan da dudarik gabe. Nire ikuspuntutik metodo hoberena
unibertsitean ikasitako jakintzak modo praktiko batean jartzea haurrekin da.
Amaitzeko, nire garapena
positiboa izan dela uste dut. Kurtso hasieratik oso motibatuta egon naiz eta
asko inplikatu naiz bai bakarkako eta taldeko zereginetan garrantzia emanez
jarduera guztiei. Aipatu beharra daukat irakasgai honen bidez oportunitatea
izan dugula askatasunez adierazteko gure iritzia hezkuntzarekiko eta hori asko
estimatzen dudan gauza bat da. Honezgain, oso irakasgai praktikoa izan da eta seguru nago hiruhileko honetan ikasitakoa, nik behintzat etorkizunean irakasle bezala kontuan hartuko dudala.
AMAIA MARTÍN
2012ko abenduaren 11a
Egia da, sarrera honetan jarri dudala erabilgarritasun gutxi eman diodala Diigori. Baina egun hauetan, firebox deskargatu ondoren, bideoak igotzeko barra jaitsi nuen eta orain esan dezaket diigo dexente ulertu dudala eta interesgarriak iruditzen zaizkidan zenbait gauza igo ditut.
ResponderEliminar