Celestin freinet Frantzian jaiotako pedagogoa izan zen, eskola berriaren bultzatzaile bat izan zen.Freinet-ek eskolan zeuden metodologiak atzeratuta zeudela eta berristatu behar zirela pentsatzen zuen. Adibidez, Makina tailer batean makinak atzeratuak baditu eta bere negozioa mantendu nahi badu makinak berriak eta modernoagoak erosi beharko lituzke. Berdina gertatzen da eskolan, hau da metodologia eta eskola eramateko teknikak zaharkitutak eta antzin arokoak badira, orduan, teknika horiek aldatu beharko lirateke ez eragozteko umeen hezkuntzan eta bere ezagutzak jarrai daitezen aurrera askatasunez.
Bere teknikak berristatzaileak izan ziren, hauen artean lankidetza eta guztien partaidetza bilatzen zuen. Baita ere gelako giroa hobetzea beharrezkoa zela (irakasle eta ikasle harremanak) pentsatzen zuen umearen erosotasuna bilatzeko, eskola ez da izan behar zigor bat, baizik eta ezagutzak bai akademikoki, bai moralki lortzeko bide on bat dela pentsatzu behar da.
Horrez gain, Jolasen bidez ikasi behar zela eta praktika gehiago eginez, hau da, umeak landu behar den gaian parteartzen eta kolaboratzen badu, umea modu erraz batean ikasiko du. Freinet umeek haien esperientzien bidez ikasiko edota hezituko direla baina esperientzia horiek testuinguru eta modu egoki batean adierazi behar zirela eta Freinet ikuspegitik eskola hori bultzatzeko leku egokiena zela pentsatzen zuen. Horrexegatik ezinbestekoa da guztion artean elkarlanean aritzea eta giro on bat sortzea.
Freinet bere pentsamenduak praktikan jarri zituen eta orain bere teknikak erabiltzen dituzten eskolak badaude eta mantentzen dira.Eta guzti hau ikusita bere pentsamendu etab. esan ditzakegu freinet lortu nahi zuena zen eskola era demokratiko eta sozial batean eraman.
Aranbizkarra ikastolara joateko apuntatu nintzenean ez nekien non sartuko nintzen, egia esan, beldurtuta nengoen, inoiz ez dut ume baten zainketa eduki eta gutxiago umearen heziketan. Hala eta gustiz ere, nire bizitzako esperientzia politena eta onuragarriena izan da umeak zurekin ikesten duten arren zuk baita ere haiekin ikasten duzu.
Nire lehenengo eguna oso urduri nengoen baina hasi bezain pronto, harreman eta erlazio oso onak egin nituen umeekin eta hanbiente oso on batean nengoen murgildutu konturatu nintzen. Esperientzia hau baliagarria izan da niretzat ikastola baten arauak, batez ere, gelaren arauak ezagutu ditudalako eta nire etorkizunerako lanbidearen aztarna bat ikusi baitut, Eskola honi esker jende aurrean neukan berba egiteko eta azaltzeko beldurra gutxinaka gutxinaka desagertzen ari da, baita ere klasean lan oralak egiterakoan, nigan konfiantza gehiago dut eta ez naiz jartzen lehen jartzen nintzen bezain urduri, beraz hasi naiz nire posibilitatetaz fidatzen. Gainera, kurtsoa hasi nintzenean karrera hau egiteko gai ez nintzela pentsatzen nuen baina aranbazkirran sartu eta emaitzak umeen aurrean ikustean, ikaskuntza niretzako sektore bat zela konturatu nintzen.
Unibertsitatean hasi ginenetik, hasieratik helburu bat egotzi izan zaigu. Modulu lan "bedeinkatu" hori gauzatzera bidean, gaiari buruzko, ahal dugun informazio guztia biltzea garrantzitsua dela errepikatu izan digute aste guzti hauetan zehar.
Modulu lanaren gaia zera da, Eskolan, hezkidetza defendatu edo heziketa banandua. Bien arteko lehia honetan, nik ez dut zalantza izpirik. Bai, esan egingo dut! Nire hautua, hezkidetzaren aldekoa izango da. Alde batera utziko ditut, heziketa bereiztuaren aldeko hautua egiten duten argudio zientifiko zein ideologikoak. Ni, irakasle izango naizen etorkizun batean, ikasleak pertsona heldu, norbanako eta kritikoak izatea nahi dut, ez ikasle hutsak, emaitza batean oinarritzen direnak. Eskolan 8 bat izan daitekeen ikaslea, egunerokotasunean, bizikidetzan, pertsona moduan, 3 bat izan daiteke. Halako pertsona bada, ez zait interesatzen horrelako ikaslerik heztea. Hau da, nik, heziketa bereiztuari egiten diodan kontra-argudioa.
Nire ustez, eskolan hezkidetza lortu ahal izatea, eta hezkidetza diodanean, ez da soilik berdintasuna, hau da (neska zein mutilei heziketa berdina ematea), hezkidetzaren barruan berdintasun integrala sartzen da. Rol banaketari buruz nabil berbetan, neskei zein mutilei jaiotzen garenetik ezartzen zaizkigun rol banaketak. Baita ere, ikaslea, neska zein mutila izan, irakasleak izan ohi duen jarrera desberdinaz, bata eta bestearekikoaz.
Niri, oso garrantzitsua iruditzen zait, Eskolatik hastea, hezkidetza integral bat lantzen, hori dela eta, etorkizun batean, ikasle horiek; guraso, senar-emazte, bikotekide, enpresaria, etxeko-gizon, irakasle, kaleko garbitzaile, zerbitzari... izango dira. Eta agian, gaur egun ezartzen zaikigun "rolen"banaketei, inbuluzka pare bat emango dizkiete.
Adibidez etxeko-lanen inguruan, haurrekin nor geratu eta lanera nor joan? Gai hontan posible litzateke matxinada bat gauzatzea, gizonek, egun emakumeek gauzatzen dituzten etxeko-lanak egitea. Agian, gizonek ardura hau hartuta, 0. Sektoreak garrantzia hartu lezake, eta beste lan arrunt baten moduan ezaugarritua izan. Hala ere, penagarria izango litzateke, gizonak sektore hontara iritsi beharra, kontutan hartu ahal izateko etxeko-zaintza. Ez hal zaizue iruditzen?
Lan hau ez da kontutan hartzen, baina etxeko zaintza emazteek egingo ez balute, gizonak lanera joan ahalko lukete?
Beraz, informazioa bilduz joan naizen heinean, gauza garrantzitsuak aurkitu izan ditut, baina orain arte ez naiz konturatu zenbait aportazio egin ditzazkedala, "Gazte Zukgua" prozesu eratzailearen eskutik. Prozesu honekin, euskal gazteriak hilabete batzuk daramazkigu gai ezberdinen inguraun hausnarketak egiten, horietako bat, 0. Sektoreari ezarritako gaitzespena delarik. Hona hemen, kide batzuk, Iruñean 0.Sektorearen inguruan, eginiko ekimena.
Ikuspegi kritikoaren aita izan dela esan izan da. Munduarekiko duen ikuspegia zeharo harritzen gaitu, zintzoki gauza bakoitzari izen argi bat ipintzen dioenean. Hizketa goxoa eta argia erabiltzen du Zapaldu eta Zapaltzaile arteko harremana zein den eta nola sahiestu litekeen esateko. Herritarren alfabetizazioa jarriko zuen martxan eta honek agintearen eta gobernuaren erantzun politiko errepresiboa eragin zuen. Hamasei urtez egon zen erbesteraturik, hasiera batean iheska Txilera joan behar izan zuen. Badira urte batzuk mundutik betiko joan zela baina oraindik ere bere hitzaldiek gizon horren izaera nolakoa den argitzen jarraitzen dute. Youtube-tik bat ipintzen dizuet baina bertan bada zerrenda luze bezain interesgarria.
Mapa kontzeptual
honetan guztion artean islatu dugu irakasle miresgarriarekin izan genuen
elkarrizketan ikasi genuena. Hainbat gauza ikasi genituen esperientzia paregabe
honetatik baina inportanteenak hemen plasmatu
ditugu.
Guretzako
irakasle bat ona izateko lehenik eta behin pazientzia handia eta bokazioa izan behar du, umeak gustuko izan behar ditu eta umeen alderdi positiboa atera behar du.
Ikasleengan motibazioa sustatu behar du ikaslea klaseko erdigunea eta
protagonista izateko, metodologia
aldaketak onartuz eta teknologiara egokituz.
Irakasle izatea lan guztiak bezala alde onak eta
txarrak ditu. Irakaslea izatea poztasun asko eskaintzen dizu gainera eskolaz
kanpo ikasleekiko harremana mantentzea oso emankorra da, horrekin egiaztatu
dezakezu zure irakasle funtzioa ikasleak positiboki baloratzen dutela. Baina
zure lanean nahiz eta asko disfrutatu beti sortzen dira gatazkak; gatazka horiek irakasle- irakasle eta irakasle- guraso izan daitezke.
Laburbilduz, irakasle-lana 24 orduko lana da. Irakasleak bultzatu behar dituzte haien ikasleak kritikoak izaten eta baloreak irakatsi behar dizkie pertsona onak izateko eta berdintasunez tratatzeko haien artean.
Urduritasun, harridura, emozio eta poztasun aurpegiak aranbizkarreko 5.en mailako gela barruan ikusi nituen magisteritzako lehen mailako 2 lagun eta ni barrura sartu ginenean. Beraien aurpegiak ikustearekin bakarrik argi zegoen, geu hirurok egunerokotasunaren errutina apurtzeko aldaketa hori ginela eta hori, beraien jarrerarekin sumatzen zen, inolako dudarik gabe. Klasera sartu bezain laster ikusi genuen bakoitza nolakoa izan zitekeen, batzuk isilak, besteak irekiak eta berba erraztasunekoak, beste batzuk atentzioa bereganatu nahi zutenak...azken finean edozein lekutan eta edozein adinekin gertatzen den jarrera berberak ikusi genituen. Orain jada bigarren astea dugu eta aste honetako asteazken goizean gure hirugarren praktika eguna burutuko dugu, praktika egun bakoitzean talde txikiak sortuz eta talde txiki bakoitzean matematika buruketak, euskarazko idazlanak edota marrazkiak eginez.
Unibertsitatean azterketak edota lanak egitea ondo dagoela uste dut etorkizun baterako jakintasun hauek erabili eta umeak ahalik eta hobekien hezitzeko baina inolako dudarik gabe, ikasten ari zaren ikasketen praktikak egitea ezinbestekoak direla uste dut, azken finean egunerokotasunean eta umeen artean, kasu honetan, gehien ikasten duzun momentua delako, honekin ez dut esan nahi alde teorikoa ez duela ezertarako balio, baina ikasketa 2 alde hauek bateratzea, hau da, alde praktiko eta teorikoa berdintsu izatea, irakasle izateko momentuan prestatuago, seguruago eta eskola barruko zein kanpoko arazoak hobeto konpondu ahal izateko balio du. Beraz, aukera hau duten ikasle guztiak animatzen ditut praktikak egin dezaten, ezin delako diruarekin ordaindu bertan ikasten den guztia eta gainera polita delako eskolara sartzea eta txikien ezjakintasunarengandik eta nagusien esperientziarengandik ikasi ahal izatea.
Gure taldeari egotzi zaion gaia, gatazka eskolan izan da. Posterraren egitura, ez da argazkietara soilik mugatu, kontzeptu mapa bat txertatu genuen bertan, gure azalpena hobe uler zezaten.
Gaia, gatazkan zentratu dugu gehien bat, hau da gatazka motak adieraziz, eta ondoren eskolara bideratu ditugu.
Batetik gatazka interpertsonala (pertsonen artekoa) eta bestetik gatazka intrapertsonala (norberaren barruan sortutakoa). Lenengoari erreferentzia egiten badiogu, mooving-a eta bullying-a aurki ditzazkegu. Azken horretan zentratuko gara, eskola eta etxea direlarik esparru nagusiak.
Eskolan, bullying-a, arrazakeria, fisikoa, maila sozial edota generoari begirakoa izan daiteke. Etxean, generoari dagokion bullying mota ikusi daiteke. Hau da, tratu txarrak edo matxismoan oinarriturik gehien bat. Beraz, gure taldeak ateratako aspektuetako bat, etxean gertatzen dena eskolan islada izan dezakeela. Honekin esan nahi duguna, hauxe da: Semeek, etxean tratu txarrak edota aitaren gailentzea ikusten badute amarengan, eskolan berdin jokatuko dute. Mutilak direnak neskak mespretsatuz...
Ondoren, gatazka intrapertsonala dugu, gure baitan izan dezakeguna. Honen afekzioa, psikologikoa edota esperientzia kaltegarriak eraginez izan ohi delarik.
Psikologikoetan, bulimia eta anorexia aztertu ditugu. Hauek gehienetan, gizartearen presioak eragindakoak izaten dira. Eskolan adibidez, lodia dagoelako burla egitean arazo psikologiko bilakatu daiteke eta bietako gaixotasun bat pairatu daiteke. Beraz, arazo psikologikoaren arrazoietako bat eskolan dagoela ikusi daiteke.
Esperientzia kaltegarriez hitz egitean, familia kide hurbil baten galeraz eta lagun edo senide baten gaixotasunaz hitz egiten dugu. Batetik, kide hurbil baten galerak, adibidez norberaren ama, oso gogorra izan daiteke, batez ere gazteak garenean. Honek eskolan suposatuko duena, sozializazioari bizkarra ematea izango da, eskolara joateko gogo falta, inplikazio falta, motibazio falta... Azkenean zure bizitza eskolan kalte handia egin dezakeen pasarte bat izan daiteke. Bestetik, kide edo senide baten gaixotasunak ere, apatia, ezinegona edota kezkak sortuko ditu ikaslearengan eta eskolan ez da behar bezala arituko.
Beraz, etxean gertatzen denaren islada guztia dauka eskolak. Gainera, gizakiak garen aldetik, geure harreman interpertsonalek asko eragiten dute gugan. Bai onerako eta bai txarrerako, kasu honetan gatazkek txarrerako eragingo digute.
Gu, etorkizuneko irakasle bezala, kontutan hartu beharreko faktoreetariko bat da geure ikasleen egoera pertsonala. Eskolan gerta daitezkeen gatazken jabe egin behar gara eta ikaslearen familiako egoeraz kabetzeak asko lagunduko digu ikaslearenganako enpatia hori areagotzerakoan.
Ia 10 urte pasa dira, irakasleak, gelak, jantokiak, jolastokiak...aldaketak izan dituzte eta Mallabiko eskola gaur egungo bizitzara birmoldatu behar izan da, teknika berriak erabiliz, material gaurkortu eta modernoegoekin umeak heziz...baina hala ere urteak pasatu ondoren, konturatu egin nahiz eskolako oinarri den arima berbera mantentzen dela.
Ana Erdoiza izan da aukeratutako nire irakasle eta solaskidea elkarrizketa honetarako, 30 urte baino gehiagoko esperientziako maistra, elkarrizketa honetan berak urte hauetan zehar bizi izandako esperientzia bai pertsonalak zein profesionalak transmititu eta plazaratu ditu irakaskuntza alorrean, modu lasai, atsegin eta hurbil batean.
Beraren iritziz, gaur egun eta orain dela 10 urte klaseak emateko era zeharo aldatu da, material askoz gehiago dagoelako orain adibidez, baina hala ere material ugari egoteak lana batzutan erraztu egiten du baina beste batzuetan berriz zaildu, aukerak askotarikoak daudelako eta horrek ia egunero irakasle moduan birziklatu behar izatera bultzatzen zaitu.
Harrigarria da elkarrizketa honetan eta irakaskuntza arloan konkretuki atera ditudan hausnarketa kopurua.
Beti irakaskuntza ikasle bezalako ikuspuntutik ikusi dut eta orain irakasle baten ikuspuntua entzutea eta beraren bizipen asko ezagutzea sekulako esperientzia positiboa eta baliagarria izan dela uste dut
Irakaskuntzaren tripak, misterioak eta sekretuen gainean gauza asko ikasi ditut nire irakasle izan zenari esker eta hori eskertzekoa da, irakaskuntza sistemari buruzko hainbat ideia berdin mantentzen ditudalako eta beste asko aldiz, aldatu eta argitu zaizkidalako.