martes, 27 de noviembre de 2012

0.SEKTOREA. Gizartearen oinarria.

Unibertsitatean hasi ginenetik, hasieratik helburu bat egotzi izan zaigu. Modulu lan "bedeinkatu" hori gauzatzera bidean, gaiari buruzko, ahal dugun informazio guztia biltzea garrantzitsua dela errepikatu izan digute aste guzti hauetan zehar.
Modulu lanaren gaia zera da, Eskolan, hezkidetza defendatu edo heziketa banandua. Bien arteko lehia honetan, nik ez dut zalantza izpirik. Bai, esan egingo dut! Nire hautua, hezkidetzaren aldekoa izango da. Alde batera utziko ditut, heziketa bereiztuaren aldeko hautua egiten duten argudio zientifiko zein ideologikoak. Ni, irakasle izango naizen etorkizun batean, ikasleak pertsona heldu, norbanako eta kritikoak izatea nahi dut, ez ikasle hutsak, emaitza batean oinarritzen direnak. Eskolan 8 bat izan daitekeen ikaslea, egunerokotasunean, bizikidetzan, pertsona moduan, 3 bat izan daiteke. Halako pertsona bada, ez zait interesatzen horrelako ikaslerik heztea. Hau da, nik, heziketa bereiztuari egiten diodan kontra-argudioa.

Nire ustez, eskolan hezkidetza lortu ahal izatea, eta hezkidetza diodanean, ez da soilik berdintasuna, hau da (neska zein mutilei heziketa berdina ematea), hezkidetzaren barruan berdintasun integrala sartzen da. Rol banaketari buruz nabil berbetan, neskei zein mutilei jaiotzen garenetik ezartzen zaizkigun rol banaketak. Baita ere, ikaslea, neska zein mutila izan, irakasleak izan ohi duen jarrera desberdinaz, bata eta bestearekikoaz.
Niri, oso garrantzitsua iruditzen zait, Eskolatik hastea, hezkidetza integral bat lantzen, hori dela eta, etorkizun batean, ikasle horiek; guraso, senar-emazte, bikotekide, enpresaria, etxeko-gizon, irakasle, kaleko garbitzaile, zerbitzari... izango dira. Eta agian, gaur egun ezartzen zaikigun "rolen"banaketei, inbuluzka pare bat emango dizkiete.

Adibidez etxeko-lanen inguruan, haurrekin nor geratu eta lanera nor joan? Gai hontan posible litzateke matxinada bat gauzatzea, gizonek, egun emakumeek gauzatzen dituzten etxeko-lanak egitea. Agian, gizonek ardura hau hartuta, 0. Sektoreak garrantzia hartu lezake, eta beste lan arrunt baten moduan ezaugarritua izan. Hala ere, penagarria izango litzateke, gizonak sektore hontara iritsi beharra, kontutan hartu ahal izateko etxeko-zaintza. Ez hal zaizue iruditzen?

 Lan hau ez da kontutan hartzen, baina etxeko zaintza emazteek egingo ez balute, gizonak lanera joan ahalko lukete?

Beraz, informazioa bilduz joan naizen heinean, gauza garrantzitsuak aurkitu izan ditut, baina orain arte ez naiz konturatu zenbait aportazio egin ditzazkedala, "Gazte Zukgua" prozesu eratzailearen eskutik. Prozesu honekin, euskal gazteriak hilabete batzuk daramazkigu gai ezberdinen inguraun hausnarketak egiten, horietako bat, 0. Sektoreari ezarritako gaitzespena delarik. Hona hemen, kide batzuk, Iruñean 0.Sektorearen inguruan, eginiko ekimena.



1 comentario:

  1. Inspirazio hutsean egon zara, Ane!
    Pozaren barre batekin amaitu dut irakurtzen, poza nire ikasleak hain argiro egin duelako berba.
    Orain kontu batzuk:
    1) Ematen dituzun argudioak (hezkuntzari dagozkionak, ez gizarte antolakuntzaren gainekoak eta 0 sektorea; on-ona, portzierto) modulu lanerako erabilgarriak izan daitezke.
    2) Modulu lana dela eta, irakurri eta landu duzu(e) lehenengo testua?
    3) Bigarrena? Horri zuk erantzutea nahi nuke. Jakin ezazu zure lanean horretxeren bila ibiliko naizela.
    4) Berdintasunaz hitz egin duzu. Ideia hori horrela esaten duzunean, parekidetasuna eta aukera berdintasuna, heziketa berdina ez dena, kontuan izan dituzu?

    Nafar feministok darabilzuen diskurtsuaren gainean apur batean ere eztabaidatuko nuke gogoz, baina hori ez da zu ikasle eta ni irakasle paperetik egitekoa.

    ResponderEliminar