jueves, 1 de noviembre de 2012

IRAKASLEARI ELKARRIZKETA

ANARI ELKARRIZKETA


Ia 10 urte pasa dira, irakasleak, gelak, jantokiak, jolastokiak...aldaketak izan dituzte eta Mallabiko eskola gaur egungo bizitzara birmoldatu behar izan da, teknika berriak erabiliz, material gaurkortu eta modernoegoekin umeak heziz...baina hala ere urteak pasatu ondoren, konturatu egin nahiz eskolako oinarri den arima berbera mantentzen dela.


 Ekipamenduak


Ana Erdoiza izan da aukeratutako nire irakasle eta solaskidea elkarrizketa honetarako, 30 urte baino gehiagoko esperientziako maistra, elkarrizketa honetan berak urte hauetan zehar bizi izandako esperientzia bai pertsonalak zein profesionalak transmititu eta plazaratu ditu irakaskuntza alorrean, modu lasai, atsegin eta hurbil batean.
Beraren iritziz, gaur egun eta orain dela 10 urte klaseak emateko era zeharo aldatu da, material askoz gehiago dagoelako orain adibidez, baina hala ere material ugari egoteak lana batzutan erraztu egiten du baina beste batzuetan berriz zaildu, aukerak askotarikoak daudelako eta horrek ia egunero irakasle moduan birziklatu behar izatera bultzatzen zaitu.
Harrigarria da elkarrizketa honetan eta irakaskuntza arloan konkretuki atera ditudan hausnarketa kopurua.
Beti irakaskuntza ikasle bezalako ikuspuntutik ikusi dut eta orain irakasle baten ikuspuntua entzutea eta beraren bizipen asko ezagutzea sekulako esperientzia positiboa eta baliagarria izan dela uste dut
Irakaskuntzaren tripak, misterioak eta sekretuen gainean gauza asko ikasi ditut nire irakasle izan zenari esker eta hori eskertzekoa da, irakaskuntza sistemari buruzko hainbat ideia berdin mantentzen ditudalako eta beste asko aldiz, aldatu eta argitu zaizkidalako.












1 comentario:

  1. Irakurri dut.
    Ideiok idazlanean irakurtzeko gogoz, ea zeri buruz ari ote zaren.

    ResponderEliminar