Urduritasun, harridura, emozio eta poztasun aurpegiak aranbizkarreko 5.en mailako gela barruan ikusi nituen magisteritzako lehen mailako 2 lagun eta ni barrura sartu ginenean. Beraien aurpegiak ikustearekin bakarrik argi zegoen, geu hirurok egunerokotasunaren errutina apurtzeko aldaketa hori ginela eta hori, beraien jarrerarekin sumatzen zen, inolako dudarik gabe. Klasera sartu bezain laster ikusi genuen bakoitza nolakoa izan zitekeen, batzuk isilak, besteak irekiak eta berba erraztasunekoak, beste batzuk atentzioa bereganatu nahi zutenak...azken finean edozein lekutan eta edozein adinekin gertatzen den jarrera berberak ikusi genituen. Orain jada bigarren astea dugu eta aste honetako asteazken goizean gure hirugarren praktika eguna burutuko dugu, praktika egun bakoitzean talde txikiak sortuz eta talde txiki bakoitzean matematika buruketak, euskarazko idazlanak edota marrazkiak eginez.
Unibertsitatean azterketak edota lanak egitea ondo dagoela uste dut etorkizun baterako jakintasun hauek erabili eta umeak ahalik eta hobekien hezitzeko baina inolako dudarik gabe, ikasten ari zaren ikasketen praktikak egitea ezinbestekoak direla uste dut, azken finean egunerokotasunean eta umeen artean, kasu honetan, gehien ikasten duzun momentua delako, honekin ez dut esan nahi alde teorikoa ez duela ezertarako balio, baina ikasketa 2 alde hauek bateratzea, hau da, alde praktiko eta teorikoa berdintsu izatea, irakasle izateko momentuan prestatuago, seguruago eta eskola barruko zein kanpoko arazoak hobeto konpondu ahal izateko balio du. Beraz, aukera hau duten ikasle guztiak animatzen ditut praktikak egin dezaten, ezin delako diruarekin ordaindu bertan ikasten den guztia eta gainera polita delako eskolara sartzea eta txikien ezjakintasunarengandik eta nagusien esperientziarengandik ikasi ahal izatea.
Kendu berben bitarteko egiaztapen hori behingoagaitik!
ResponderEliminar--------------
Akaso, datorren urtekoai lan hau proposatzeko hire sarrera hau erabiliko juat.
Hi etorten animaten bahaz, heuk berbaz egin deikek.