jueves, 8 de noviembre de 2012

GATAZKA ESKOLAN

Gure taldeari egotzi zaion gaia, gatazka eskolan izan da. Posterraren egitura, ez da argazkietara soilik mugatu, kontzeptu mapa bat txertatu genuen bertan, gure azalpena hobe uler zezaten.

Gaia, gatazkan zentratu dugu gehien bat, hau da gatazka motak adieraziz, eta ondoren eskolara bideratu ditugu.

Batetik gatazka interpertsonala (pertsonen artekoa) eta bestetik gatazka intrapertsonala (norberaren barruan sortutakoa). Lenengoari erreferentzia egiten badiogu, mooving-a eta bullying-a aurki ditzazkegu. Azken horretan zentratuko gara, eskola eta etxea direlarik esparru nagusiak.

Eskolan, bullying-a, arrazakeria, fisikoa, maila sozial edota generoari begirakoa izan daiteke. Etxean, generoari dagokion bullying mota ikusi daiteke. Hau da, tratu txarrak edo matxismoan oinarriturik gehien bat. Beraz, gure taldeak ateratako aspektuetako bat, etxean gertatzen dena eskolan islada izan dezakeela. Honekin esan nahi duguna, hauxe da: Semeek, etxean tratu txarrak edota aitaren gailentzea ikusten badute amarengan, eskolan berdin jokatuko dute. Mutilak direnak neskak mespretsatuz...

Ondoren, gatazka intrapertsonala dugu, gure baitan izan dezakeguna. Honen afekzioa, psikologikoa edota esperientzia kaltegarriak eraginez izan ohi delarik.
Psikologikoetan, bulimia eta anorexia aztertu ditugu. Hauek gehienetan, gizartearen presioak eragindakoak izaten dira. Eskolan adibidez, lodia dagoelako burla egitean arazo psikologiko bilakatu daiteke eta bietako gaixotasun bat pairatu daiteke. Beraz, arazo psikologikoaren arrazoietako bat eskolan dagoela ikusi daiteke.
Esperientzia kaltegarriez hitz egitean, familia kide hurbil baten galeraz eta lagun edo senide baten gaixotasunaz hitz egiten dugu. Batetik, kide hurbil baten galerak, adibidez norberaren ama, oso gogorra izan daiteke, batez ere gazteak garenean. Honek eskolan suposatuko duena, sozializazioari bizkarra ematea izango da, eskolara joateko gogo falta, inplikazio falta, motibazio falta... Azkenean zure bizitza eskolan kalte handia egin dezakeen pasarte bat izan daiteke. Bestetik, kide edo senide baten gaixotasunak ere, apatia, ezinegona edota kezkak sortuko ditu ikaslearengan eta eskolan ez da behar bezala arituko.

Beraz, etxean gertatzen denaren islada guztia dauka eskolak. Gainera, gizakiak garen aldetik, geure harreman interpertsonalek asko eragiten dute gugan. Bai onerako eta bai txarrerako, kasu honetan gatazkek txarrerako eragingo digute.

Gu, etorkizuneko irakasle bezala, kontutan hartu beharreko faktoreetariko bat da geure ikasleen egoera pertsonala. Eskolan gerta daitezkeen gatazken jabe egin behar gara eta ikaslearen familiako egoeraz kabetzeak asko lagunduko digu ikaslearenganako enpatia hori areagotzerakoan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario