Irakaslea; Zinez, MIRESGARRIA
ZINEZ, MIRESGARRIA:
Duela ordu erdi atera naiz Arbizuko Udaletxeko batzar gelatik. Nire "irakasle miresgarria", 3. eta 4.DBH-n soin heziketako irakasle izan zen Juantxu Zabala Etxebarria izan da. Arbizun bizi den arren, zaila izan zait berarekin elkarrizketaren hitzordua finkatzea. Irakaslea izateaz gain, zinegotzi lanak egiten ditu eta sakanako mankomunitateko euskara batzordean ibiltzen baitaa buru-belarri.
Egia esan behar badut, elkarrizketa egin aurretik, elkarrizketa emankorra izango ez zenaren beldur nintzen. Batetik, egiten nuen lehenengo elkarrizketa zelako eta galderak egokiak ziren ez nekielako, eta bestetik, Juantxuri ezin izan diodalako aurretik azaldu zertaz hitz egin behar genuen. Hala eta guztiz ere, 50 minutu inguruko elkarrizketa bat izan da, oso aberatsa eta emankorra. Poz pozik atera naiz bertatik. Gertuko elkarrizketa izan da, eta galderak egin ditudan arren, parte hartzeko aukera izan dut, hau da nik bertan nituen zalantzak argitu izan ditut paperean nituen galderez gain beste batzuk eginez.
Orain, eginiko elkarrizketa aberats eta emankor honi, fruituak ateratzeko garaia heldu zait. Azalpen testuari ekiteko garaia dut, eta Juantxuk eman dizkidan azalpen aipagarrienekin, nire azalpen testua osatuko dut.
Beraz, azalpen testuaren nondik norakoak zehaztuko ditut, elkarrizketa entzun, apunte batzuk hartu eta idazteko trebe izango naiz. Lan txukuna aterako zaidanaren sentipena dut!
Irakurtzeko irrikan.
ResponderEliminarItxura guztiz ona du.