Ikuspegi kritikoaren aita izan dela esan izan da. Munduarekiko duen ikuspegia zeharo harritzen gaitu, zintzoki gauza bakoitzari izen argi bat ipintzen dioenean. Hizketa goxoa eta argia erabiltzen du Zapaldu eta Zapaltzaile arteko harremana zein den eta nola sahiestu litekeen esateko.
Herritarren alfabetizazioa jarriko zuen martxan eta honek agintearen eta gobernuaren erantzun politiko errepresiboa eragin zuen. Hamasei urtez egon zen erbesteraturik, hasiera batean iheska Txilera joan behar izan zuen.
Badira urte batzuk mundutik betiko joan zela baina oraindik ere bere hitzaldiek gizon horren izaera nolakoa den argitzen jarraitzen dute. Youtube-tik bat ipintzen dizuet baina bertan bada zerrenda luze bezain interesgarria.
Zalantza barik benetan garrantzitsua dugu Paulo Freire hezkuntzan ari garenok, bai.
ResponderEliminarZure sarrerak, hala ere, maila informatibotik haratagokoa falta duela esan behar dut.
Bideoan ager daitekeen hori hor agertu arren, ez da askorik agertzen zure eskuz idatzita; gutxiago horren gaineko hausnarketa hezgarririk. Horraxe bideratu behar dituzu zureak hemen.
Hemen eta hemen zer irakurri
ResponderEliminar