martes, 11 de diciembre de 2012

MAGISTERITZAREN DEFENDATZAILEA!


Sarrera honetan hitz egin nahi dut magisteritzako graduari buruz. Nire inguruko lagunak eta ezagunak badakite lehen hezkuntzako gradua ikasten ari naizela eta askotan ikasketa hauekin sartzen dira esanez:
-Magisteritzan ez duzue ia ezer egiten. Ostegun guztietan atera zaitezkete oso gutxi ikasi behar duzuelako.

Eta hori entzuten dudanean, pertsonalki gaizki sentitzen naiz komentario horien azpian malezia nabaritzen dudalako eta gure lana desbaloratzen da arrazoirik gabe; jendea ez baitu baloratzen ez irakasle izateko ikasketak eta ezta irakasleen lana ere, kritika zorrotzak eginez. Beste herrialdeetan aldiz, irakaslearen funtzioa oso izen handiko lana da baina hemen ordea, bakarrik entzun daiteke irakasleek opor asko dituztela bezalako komentarioak.

Jendea hitz egiten du, hitz egiteagatik, eta gure karrera kritikatzen dutenek karrera honi buruzko ezjakintasun handia daukatelako da. Irakasleak egongo ez balira nork hezituko lituzke haurrak? Hezkuntza askatasunaren oinarria da eta funtsezkoa bizitzarako. 
Magisteritza bokaziozko lana da, zure lana maite behar duzu eta pertsona guztiok ez dute balio lan honetan aritzeko, KONPROMISO bat baita. 

Guk ez ditugu ingerieritza karrera batean bezala deribatuak eta integralak egiten baina gradu hau aukeratzean  izugarrizko erantzukizunak izango ditugula etorkizunean  kontzienteak gara, haurren heziketa gure eskuetan egongo baita eta hori ez da eginkizun erraza.
Horregatik, hemendik errespetu gehiago eskatzen dut, eta erraza dela esaten duen pertsonari animatzen diot 25 haurren aurrean jartzea eta egunero arratsaldeko bostetan haur horien gurasoekin geratzea.

Ikasketa guztiak desberdinak dira, ez hobeagoak ez txarragoak... DESBERDINAK!
Orain medikuntza, informatika, zuzenbidea etb ikasten ari diren ikasleek ikasketa horiek egiteko eskolatik pasatu izan dira  jakintzak horiek  lortu ahal izateko eta formazio hori gabe ez lirateke hor egongo. 
Aupa irakasle guztiak! Badira oraindik zuen lana baloratzen dutenak.




AMAIA MARTÍN
2012ko abenduaren 12a

ARANBIZKARRA IKASTOLAN IKASTEN

Bakarkako txostena amaitu berri dudan honetan, ikaste komunitatearen inguruan, oraindik, ezer idatzi gabe neukala ohartu naiz. Egia esan, orain, erreazagoa izango zait ikaste komunitatearen inguruan idaztea.
Azken finean, lehenengo egunaren ondoren idaztea, ez zitzaidan erreala iruditzen, lehenengo egunean, klasean ezbaikara elkar ezagutzen, eta umeak txintxo-txintxo portatzen dira. Hori da pasatu izan dena Aranabizkarra ikastolako 3.B ikasgelan. Lehenengo egunean, denak izugarri ondo portatu ziren, harritua ta guzti irten nintzen gelatik. Neure buruari galdetzen nion: "Aizu Ane, gu ez ginen horrelakoak, malizia gehiago izaten genuen... izan ere askotan unibertsitatean hauek baino okerrago ere portatzen gara.." Baina kezka hori asteen poderioz uxatuz joan da, ondo portatzen jarraitzen dute, baina egia esan beharra dago, klase amaitzear dagoela edo erdi parean, aztoratzen hasten dira, elkarren artean hitz egiten hasten dira, ez dute kasurik egiten, aspertu egiten direnaren sentsazioa izaten dut birritan.

Hala eta guztiz ere, oso kontent joaten naiz klasera, haurrak miresgarriak dira, eta nirekiko duten jarrera oso ona da. "Anedereño" deitzen nauten aldi oro, irribarrea irtetzen zait nahi gabe. Azken finean, etorkizun bateko irakaslea izango naiz, bai, baina oraindik proiektuan dagoen irakaslegai naiz, eta dagoeneko haurrek andereño deitzean, oso pozik jartzen naiz!!!

Bertan, ikasleetaz ere ikasten dela ohartu naiz, haurrek, elkarri laguntzeko duten erraztasunak liluratu egiten nau, hain dira helduak, edozer gauzatan, beti laguntza emateko prest daude. Helduak esan dut, bai, horrelakoak direlako. Edozer gauzen aurrean, elkarri gauzak aurpegira esateko, ez diote erreparatzen. Gauza txikiak dira, baina haien adinerako, pentsatzera eramaten nauten gauzak dira.

Adibide gisa, aurreko klaseko pasartetxo bat: Ander eta Eilin-en elkarrizketa bat da. Anderri beti zerbait ahazten zaio, arkatza ez denean, borragoma, eta borragoma ez denean txorroskiloa. Bere ondoan, Eilin jartzen da, eta honi dagokio, Anderrek gauzak ahazten dituenean, ez dituen gauzak uztea. Baina, gauza da, hianbestetan gartatu dela berdina, ezen, Anderrek dagoeneko Eilini ez dion baimena eskatzen txorroskiloa, borragoma edota arkatza hartzerako orduan. Beraz, aurreko egunean, borragoma hartu zion Anderrek Eilini, eta Eilinek hau esan zion:
-Jo Ander, nahikoa duzu, beti niri gauzak hartzen! eta Anderrek erantzuten dio:
-Eske etxean ahaztu zait borragoma. eta Eilinek erantzuten dio:
-Bai, beti ahazten zaizu zerbait eta beti niri hartzen didazu, gainera ez didazu eskatzen!
-Bueno, utziko didazu borragoma? eta Eilinen erantzuna:
-Ba ez, ekarri etxetik!
(....)

Azkenean elkarrizketa eten nuen, taldeko dinamika apurtzen zuelako, baina asko gustatuko litzaidake gehiago jarraitu izan balute, ea zein argudio ateratzen zituzten. Hala eta guztiz ere, gauza txikia den arren, konturatu nintzen, gu, horrelako gauzekin, edo gure tamainako gauzekin, ez dugula horrela jokatzen eta gure barruan geratzen dira. Agian izan daiteke inporta ez zaigulako, baina askotan, liskarretan ez hastearren, ez dugu deus aipatzen. Egun hartan, Eilinek eta Anderrek, hitzegiten dena konpon daitekeela, (edo ez) erakutsi zidaten. Gutxienez hitz egiteak, barrua ustutzeko tresna gisa erabili beharko genukeela bai.


lunes, 10 de diciembre de 2012

IRAKASLEAREN BEGIETATIK- MOLDAKETA




IRAKASLE IZATEAK SOR DEZAKEEN ZIRARRA


Modu ulerkor eta zehatz batean azaldutako testua da eta irakasle on batek izan behar dituen ezaugarriei gehien hurbildu den testua izan da. Beste 3 testuak ere ondo egon dira baina aukeratu dugun hau benetan azaldu beharrekoa azaltzen du. Segidan testuaren idatzia ipiniko dugu:












Irakasle izatea ogibide guztiz anbibalentea da, batzutan egoera zail eta latzak pasatzea tokatzen direlako eta besteetan aldiz, momentu liluragarri eta izugarriak pairatzea eta baita egunerokotasunean hatz puntekin zerua ukitu ahal izatea, maisu-maistrak ikasleen garapenaren oinarriaren sortzaileak direla jakinik. Ikaslearen garapena eta hauen heziketa arrakastatsua izan ahal izateko maisuen laguntza garrantzitsua da baina gurasoena ezinbestekoa ere, hauen laguntzarekin, umearen ezaugarri positiboenak garatu eta hobetu egingo direlako eta eskola porrota ekiditu, besteak beste.
Irakaslearen rola umeak hezitzea da eta bakoitzaren gauzarik positiboena atera eta garatzea da helburua, hau da, irakasleak norbanakoen esentzia baliagarriena hedatzen jakitea izan behar dute xede, nahiz eta zaila izan edo ezinezkoa ematen duen beti, beti, kementsu eta adorearekin egoera zailei aurre egin behar zaie.

Irakaskuntzaren arloan, hezitzeko modua asko aldatu da azken urteotan, irakasle autoritariotik gaur egunekora. Errespetua baino gehiago, beldurra sumatzen zen eskoletako korridore eta klaseetatik baina pixkanaka-pixkanaka hori aldatuz eta desagertuz joan da, eguzkia arratsean mendi tontorren atzealdetik barneratzen den bezala.

“Abokatu baten akatsak artxibatu egiten dira, aho-artatzaile batenak erauzi, arkitektu batenak jausi, medikuarenak lurperatu, baina irakasle batenak biderkatu eta biderkatu egiten dira”. Eta hori da irakaslearen zeregina, arazoen eta hutsegiteen aurrean ez kikiltzea eta ezinbestekoa da aurpegia ematea, arazoa zein den jakitea eta hura konpontzea, bai ikasleekin, irakasleekin, gurasoekin edota eskolako sistemarekin.

Irakasle eta gurasoen arteko harremana funtseskoa da eta haien arteko erlazioa mantendu eta sendotu egin beharko litzake, umearen heziketa hobetzeko, gurasoek eskola sistema zein den hobeto ezagutzeko, gurasoek semeen heziketaren egunerokotasunaren jakinean egoteko…
Amaitzeko eta konklusio bezala esan beharra dago irakaskuntzan lortzen diren lorpen garrantzitsuenak ez liratekeela emaitzen bidez neurtu behar, lorpenak burutzeko erabili den esfortsuarengatik baizik.


BERAZ, IKASI NAHI BALDIN BADUZU, IRAKATSI EZAZU!


EGOITZ TXURRUKA 46-02

TALDE LANA EBALUATZEKO ERRUBRIKA




Aurrean ikusten dugun errubrika, geure talde errubrika da. Errubrika honek barnebiltzen dituen zio nagusiak, parte hartzea, konpromisoa, elkar ulertzea, motibazioa eta enpatia dira. Guretzat, ezaugarri guzti hauek taldekako lan batean eragina dutenak dira. Hauek ondo bete ezean, talde lana ondo gauzatzearen segurtasuna izanen dugu. Ezaugarri guzti hauen oreka bat mantentzea da, lanak egiteko gako nagusietariko bat.



KALIFIKAZIOAK
        Kalifikazioa


  Edukiak
TXARTO
NAHIKO
ONDO
BIKAIN
Guztion parte hartzea
Norbanakoak taldeari inolako ekarpen minimorik ez ematea.
Aportazio gutxi ematea:
Aportazioak ematea.
Gaian zuzenean eragiten duten aportazioak ematea
Konpromisoa
Taldearekiko interes eza : Talde lanaz ez arduratzea, lana egiteko ez geratzea.
Behar den interesa jartzea: Momentu puntualetan soilik batzea.
Interesa jartzea: Behar dena baino gehiagotan geratzea.
 Interes handia jartzea: Jarraikortasun bate matea, asterokotasun bat.
Elkar ulertzea (konpenetrazioa)
Lan egiteko soilik hitz egitea: Lanak banatzeko momentuan soilik hitz egitea.


Harreman egoki bat izatea: Taldekideen artean komunikazio ona, hots
Harreman oso ona izatea:
Motibazioa
Gogo txarrez etortzea taldeko lanetara; jarrera pasiboa
Bere motibazio jarrera irregularra da.
Beregan eragiten duen motibazioa izatea
Berarengan eta taldekoarengan  motibazio eragiten duen pertsona
Enpatia
Beregan bakarrik pentsatzea besteen tokian ez jartzea
Ulertzen duzu zure taldekoen egoera baina ez zaizu interesatzen
Ulertu dezakezu zure talde kidea gaizki egotea
Beti ere zer moduz dauden galdetuz besteengan pentsatzea eta haien tokian jartzea




domingo, 9 de diciembre de 2012

DURANGOKO AZOKA





ILUNALDIETAN ARGIA EMATEKO eta orain inoiz baino gehiago hemen dugu Durangoko 47.en euskal liburu eta diska azoka. Dudarik gabe, arnasgune bikaina bilakatu da urte zail hauetan. Urtero lez, oraingo urtekoak ere aurreikuspenak gainditu ditu, bai bisitarien bai salmenten aldetik. Aurreikuspenak gainditu ditu, baina ez bisitarien eta salmenten aldetik soilik, hezkuntzari ematen dion bultzadagatik baita ere, egun hauetan hezkuntza puntu estrategikoa bilakatzen delarik Euskal Herriko azoka historiko hau.
Irakasle on bat bilakatzeko ezaugarri ugari dakizkigu, hezitzaile ona izan, ikasle guztiak modu neutral batean hezi, ikasleen gurasoekin harremanak izan, hezitzeko herraminta  desberdinak zein dinamikoak erabili...eta gaurkoan beste ezaugarrien artean azpimarratuko duguna, dokumentatu, informazioa bildu, hezkuntzari buruzko liburuak irakurri, horrela, irakasleak momentu oro ikasten duen bitartean, haien ikasleei beraien ezagutza berriak transmititu eta azaldu ahal izango die eta ezaugarri hori lortu ahal izateko durangoko azoka aukera ezin hobea bihurtzen da. Hezkuntzaren alorrean, dezenaka eta dezenaka liburu eskuragarri egoten dira eta haien artean hezkuntzaren teoria eta historiako liburuaren ale mordoa.
Aukera paregabea, bikaina, irakasleak izango garen oinarri pedagogiko zein metodologikoak finkatzeko eta hauek garatu eta hobetu ahal izateko. Etorkizunean irakasle izateko ia derrigorrezko bihurtzen zaigu, unibertsitate ikasle bilakatzen garen momentutik, dokumentzatzea, liburuak irakurtzea eta haiengandik ikastea eta gure irakasle etorkizuna haiengandik bideratzea, haiek eman ahal baitdigute aurrerago izango ditugun oinarri zabalak, hezkuntzaren munduan prestatuago eta seguruago egon ahal izateko.






Gu, irakasle izateko ikasten dugunok, kultura interesa piztu beharreko pieza ezinbestekoak gara, etorkizunean gure ikasleak hezi eta kulturizatu beharko ditugulako eta horrelako inguruetara joan eta hezkuntzari buruzko zenbait liburu erosiz, gure kultura propioa garatzen dugu eta gure etorkizuneko ikasleak inkonzienteki eskertuko digute, gure kultura maila handiagoa izango delako.
Beraz, 3 kubata erosi beharrean, 15 euroren truk, gure kultura maila hobetzeko aukera ezin hobea da liburu bat erostea, horrela gutxienez, mozkortzeko beste era bat ezagutuko dugu, horrek gure burmuinean eragin ahal duten ondorio negatiboak sahieztuz, liburuen letrak irentsiz eta edanez.








sábado, 8 de diciembre de 2012

Amaia andereñoa



Ez naiz kontsideratzen oso irakurzalea baina unibertsitatea hasi nintzenetik, irakurtzeko gogoak piztu zaizkit. Lan ugari egin behar ditugunez, informazioa bilatu behar dugu, gehiena internetetik eta duela gutxi aldizkari elektronikoak irakurtzen hasi naiz. Egun hauetan, interneten nabigatzen, hainbat artikulu interesgarriak aurkitu ditut hezkuntzari dagokionez eta horiek irakurtzeak lagundu didate pentsatzea nola gustatuko litzaidake irakasle karguan aritzea.
Lehenik eta behin, niretzat irakaskuntza ikasleekin eta gurasoekin daukazun konpromisoa da. Nire klaseen metodologia gustatuko litzaidake oinarritzea talde dinamikoetan, Aranbizkarra ikastolan egiten dugun moduan. Oso garrantzitsua iruditzen zait gelakideen artean elkarreraginak eta interakzioak ematea, haurren gaitasuna garatzeko metodo oso ona baita. Oso argi daukat ( hau ikasi nuen nire irakasle miresgarritik) ahalegingo naizela nire ikasleek kritikoak izaten; hau da, iritzi propio bat izaten eta gauzak pentsatzen, ez buruz ikasten, hau da, zergatik hitzaren erantzunak bilatzen. Nire ikasleei lagunduko diet eurak izaten haien kezkak eta arazoak entzunez eta irtenbide bat lortzen arazo horiek aurre egiteko. Nire ikasleen mugak eta zailtasunak gainditzeko saiatuko naiz irakastea aurreiritziak ez direla kontuan hartu behar pertsona bat ezagutzeko eta errespetu hitza behin eta berriro zer den gogoratuko diet. 



Hemen usten ditut esaldi hauek oso erabilgarriak izan daitezkenak lanbide honetarako. Niri behintzat, izugarri gustatu zaizkit eta seguru nago etorkizunean kontuan hartuko ditudala.  Ados nago esaldi hauek esan nahi dutenarekin eta espero dut egunen batean nire ikasle bateko irakasle miresgarria izatea..


El profesor mediocre dice. El profesor bueno explica. El profesor superior demuestra. El profesor excelente inspira.

La docencia es la única profesión que crea a todas las otras profesiones.

La educación no es para reformar estudiantes o entretenerlos o hacerles unos técnicos expertos. Es para inquietar sus mentes, abrir sus horizontes, encender sus intelectos, enseñarles a pensar correctamente, si es posible.

El hombre o mujer que pueda hacer las cosas difíciles fáciles es el educador.


AMAIA MARTÍN
2012ko abenduaren 8a





viernes, 7 de diciembre de 2012

sinWERTguenza



Krisia, langabezia, zorrak, erreskatea...ziren egunerokotasunaren tormentu eta estira, baina hori gutxi balitz egun hauetan beste hitz bat azaldu zaigu, wert-en erreforma hain zuzen ere.
Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko legearen zirriborroa aurkeztu die astearte honetan gobernuak autonomia erkidegoetako hezkuntzaren ordezakariei, bertan erkidego elebidunei gaztelania inposatuz. Hezkuntza erreforma hau guztiz atzerakoia, baztertzailea eta inkostituzionala da eta zerbait ez bada egiten euskara hirugarren mailako irakasgai bihurtuko dute bide honetan. Erreforma honek hezkuntza munduan eragin handia izango du, etorkizunean irakasleak diren eta izango diren metodologia aldatuz eta hizkuntza propioa dugunoi irakaskuntza hankaz gora jarriz.
Wert jaunak 4 hilabete nahiko izan ditu hezkuntza guztia astoratzeko, haur hezkuntzarekin hasiz eta unibertsitateraino joanez. Egun hauetan azaldutako aldaketa hauek (gaizki azalduta betiere) ez dute jarraitzaile kopuru handirik lortu ez ikasle ez irakasle ezta familien artean ere.
Baina hau ez da berria, ez zaigu zerutik jausi, Wert-ek kargua hartu zuenetik hainbat aldaketa sortu ditu, irakasleei ordu gehiago soldata berdinaren truk, ordainsariak gutxitu, eskola orduak gehitu...Badirudi hezkuntza ministroak hezkuntzari eragindako hondamendien historian nabarmendu eta top zerrendetan lehenengo postua lortu nahi duela.








Trending topic eta guzti bilakatu da gure Wert egun hauetan eta ez da harritzekoa, herrialde honetako belaunaldi berriak, sekulako suntsitzea sufritzen eta sufrituko baitdute irakaskuntzaren alorrean. Hau guztia, irakasle izango garen guztioi modu negatibo batean eragiten digu eta ez erreforma honen ondorioengatik soilik baita 3000 miloiko diru mozketaren eraginez eta beste hainbeste adibide tamalgarriengatik ere. Pertsonak gara, irakaskuntza munduan murgilduta gaude, ikasten, prestakuntza jarrai bat barneratzen, Euskal Herriari etorkizun batean, hezkuntza ahalik eta bikainena emateko asmoz, baina lortutako eta lortzen ari garen guztia pixkanaka-pixkanaka suntsitu, birrindu eta errausteko formula bilatzen ari dira erreforma eta lege neoliberal eta neofrankisten bidez.Hau guztiari buelta ematea gure esku dago, ez gaitezen geldirik gelditu, jokoan asko dugu eta!