viernes, 7 de diciembre de 2012

sinWERTguenza



Krisia, langabezia, zorrak, erreskatea...ziren egunerokotasunaren tormentu eta estira, baina hori gutxi balitz egun hauetan beste hitz bat azaldu zaigu, wert-en erreforma hain zuzen ere.
Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko legearen zirriborroa aurkeztu die astearte honetan gobernuak autonomia erkidegoetako hezkuntzaren ordezakariei, bertan erkidego elebidunei gaztelania inposatuz. Hezkuntza erreforma hau guztiz atzerakoia, baztertzailea eta inkostituzionala da eta zerbait ez bada egiten euskara hirugarren mailako irakasgai bihurtuko dute bide honetan. Erreforma honek hezkuntza munduan eragin handia izango du, etorkizunean irakasleak diren eta izango diren metodologia aldatuz eta hizkuntza propioa dugunoi irakaskuntza hankaz gora jarriz.
Wert jaunak 4 hilabete nahiko izan ditu hezkuntza guztia astoratzeko, haur hezkuntzarekin hasiz eta unibertsitateraino joanez. Egun hauetan azaldutako aldaketa hauek (gaizki azalduta betiere) ez dute jarraitzaile kopuru handirik lortu ez ikasle ez irakasle ezta familien artean ere.
Baina hau ez da berria, ez zaigu zerutik jausi, Wert-ek kargua hartu zuenetik hainbat aldaketa sortu ditu, irakasleei ordu gehiago soldata berdinaren truk, ordainsariak gutxitu, eskola orduak gehitu...Badirudi hezkuntza ministroak hezkuntzari eragindako hondamendien historian nabarmendu eta top zerrendetan lehenengo postua lortu nahi duela.








Trending topic eta guzti bilakatu da gure Wert egun hauetan eta ez da harritzekoa, herrialde honetako belaunaldi berriak, sekulako suntsitzea sufritzen eta sufrituko baitdute irakaskuntzaren alorrean. Hau guztia, irakasle izango garen guztioi modu negatibo batean eragiten digu eta ez erreforma honen ondorioengatik soilik baita 3000 miloiko diru mozketaren eraginez eta beste hainbeste adibide tamalgarriengatik ere. Pertsonak gara, irakaskuntza munduan murgilduta gaude, ikasten, prestakuntza jarrai bat barneratzen, Euskal Herriari etorkizun batean, hezkuntza ahalik eta bikainena emateko asmoz, baina lortutako eta lortzen ari garen guztia pixkanaka-pixkanaka suntsitu, birrindu eta errausteko formula bilatzen ari dira erreforma eta lege neoliberal eta neofrankisten bidez.Hau guztiari buelta ematea gure esku dago, ez gaitezen geldirik gelditu, jokoan asko dugu eta!




















1 comentario:

  1. Ikasle ikuspegia duzu hemen. Irakaslea eraikitzen ari zarena ere ezagun da, baina horretarako esfortsu kontzientea ere egin behar zenuke; esate baterako kasu honetan.
    Gaia interesatuz gero, hona nik segitzen dudan Madrileko blog bat, irakasleek egindakoa:
    http://vallesycumbres.wordpress.com/ Gauza batzuk ez, baina beste batzuk oso gomendagarriak irakasle-sindikalista izan nahi baduzu.

    ResponderEliminar