martes, 11 de diciembre de 2012

ARANBIZKARRA IKASTOLAN IKASTEN

Bakarkako txostena amaitu berri dudan honetan, ikaste komunitatearen inguruan, oraindik, ezer idatzi gabe neukala ohartu naiz. Egia esan, orain, erreazagoa izango zait ikaste komunitatearen inguruan idaztea.
Azken finean, lehenengo egunaren ondoren idaztea, ez zitzaidan erreala iruditzen, lehenengo egunean, klasean ezbaikara elkar ezagutzen, eta umeak txintxo-txintxo portatzen dira. Hori da pasatu izan dena Aranabizkarra ikastolako 3.B ikasgelan. Lehenengo egunean, denak izugarri ondo portatu ziren, harritua ta guzti irten nintzen gelatik. Neure buruari galdetzen nion: "Aizu Ane, gu ez ginen horrelakoak, malizia gehiago izaten genuen... izan ere askotan unibertsitatean hauek baino okerrago ere portatzen gara.." Baina kezka hori asteen poderioz uxatuz joan da, ondo portatzen jarraitzen dute, baina egia esan beharra dago, klase amaitzear dagoela edo erdi parean, aztoratzen hasten dira, elkarren artean hitz egiten hasten dira, ez dute kasurik egiten, aspertu egiten direnaren sentsazioa izaten dut birritan.

Hala eta guztiz ere, oso kontent joaten naiz klasera, haurrak miresgarriak dira, eta nirekiko duten jarrera oso ona da. "Anedereño" deitzen nauten aldi oro, irribarrea irtetzen zait nahi gabe. Azken finean, etorkizun bateko irakaslea izango naiz, bai, baina oraindik proiektuan dagoen irakaslegai naiz, eta dagoeneko haurrek andereño deitzean, oso pozik jartzen naiz!!!

Bertan, ikasleetaz ere ikasten dela ohartu naiz, haurrek, elkarri laguntzeko duten erraztasunak liluratu egiten nau, hain dira helduak, edozer gauzatan, beti laguntza emateko prest daude. Helduak esan dut, bai, horrelakoak direlako. Edozer gauzen aurrean, elkarri gauzak aurpegira esateko, ez diote erreparatzen. Gauza txikiak dira, baina haien adinerako, pentsatzera eramaten nauten gauzak dira.

Adibide gisa, aurreko klaseko pasartetxo bat: Ander eta Eilin-en elkarrizketa bat da. Anderri beti zerbait ahazten zaio, arkatza ez denean, borragoma, eta borragoma ez denean txorroskiloa. Bere ondoan, Eilin jartzen da, eta honi dagokio, Anderrek gauzak ahazten dituenean, ez dituen gauzak uztea. Baina, gauza da, hianbestetan gartatu dela berdina, ezen, Anderrek dagoeneko Eilini ez dion baimena eskatzen txorroskiloa, borragoma edota arkatza hartzerako orduan. Beraz, aurreko egunean, borragoma hartu zion Anderrek Eilini, eta Eilinek hau esan zion:
-Jo Ander, nahikoa duzu, beti niri gauzak hartzen! eta Anderrek erantzuten dio:
-Eske etxean ahaztu zait borragoma. eta Eilinek erantzuten dio:
-Bai, beti ahazten zaizu zerbait eta beti niri hartzen didazu, gainera ez didazu eskatzen!
-Bueno, utziko didazu borragoma? eta Eilinen erantzuna:
-Ba ez, ekarri etxetik!
(....)

Azkenean elkarrizketa eten nuen, taldeko dinamika apurtzen zuelako, baina asko gustatuko litzaidake gehiago jarraitu izan balute, ea zein argudio ateratzen zituzten. Hala eta guztiz ere, gauza txikia den arren, konturatu nintzen, gu, horrelako gauzekin, edo gure tamainako gauzekin, ez dugula horrela jokatzen eta gure barruan geratzen dira. Agian izan daiteke inporta ez zaigulako, baina askotan, liskarretan ez hastearren, ez dugu deus aipatzen. Egun hartan, Eilinek eta Anderrek, hitzegiten dena konpon daitekeela, (edo ez) erakutsi zidaten. Gutxienez hitz egiteak, barrua ustutzeko tresna gisa erabili beharko genukeela bai.


No hay comentarios:

Publicar un comentario