lunes, 10 de diciembre de 2012

IRAKASLEAREN BEGIETATIK- MOLDAKETA




IRAKASLE IZATEAK SOR DEZAKEEN ZIRARRA


Modu ulerkor eta zehatz batean azaldutako testua da eta irakasle on batek izan behar dituen ezaugarriei gehien hurbildu den testua izan da. Beste 3 testuak ere ondo egon dira baina aukeratu dugun hau benetan azaldu beharrekoa azaltzen du. Segidan testuaren idatzia ipiniko dugu:












Irakasle izatea ogibide guztiz anbibalentea da, batzutan egoera zail eta latzak pasatzea tokatzen direlako eta besteetan aldiz, momentu liluragarri eta izugarriak pairatzea eta baita egunerokotasunean hatz puntekin zerua ukitu ahal izatea, maisu-maistrak ikasleen garapenaren oinarriaren sortzaileak direla jakinik. Ikaslearen garapena eta hauen heziketa arrakastatsua izan ahal izateko maisuen laguntza garrantzitsua da baina gurasoena ezinbestekoa ere, hauen laguntzarekin, umearen ezaugarri positiboenak garatu eta hobetu egingo direlako eta eskola porrota ekiditu, besteak beste.
Irakaslearen rola umeak hezitzea da eta bakoitzaren gauzarik positiboena atera eta garatzea da helburua, hau da, irakasleak norbanakoen esentzia baliagarriena hedatzen jakitea izan behar dute xede, nahiz eta zaila izan edo ezinezkoa ematen duen beti, beti, kementsu eta adorearekin egoera zailei aurre egin behar zaie.

Irakaskuntzaren arloan, hezitzeko modua asko aldatu da azken urteotan, irakasle autoritariotik gaur egunekora. Errespetua baino gehiago, beldurra sumatzen zen eskoletako korridore eta klaseetatik baina pixkanaka-pixkanaka hori aldatuz eta desagertuz joan da, eguzkia arratsean mendi tontorren atzealdetik barneratzen den bezala.

“Abokatu baten akatsak artxibatu egiten dira, aho-artatzaile batenak erauzi, arkitektu batenak jausi, medikuarenak lurperatu, baina irakasle batenak biderkatu eta biderkatu egiten dira”. Eta hori da irakaslearen zeregina, arazoen eta hutsegiteen aurrean ez kikiltzea eta ezinbestekoa da aurpegia ematea, arazoa zein den jakitea eta hura konpontzea, bai ikasleekin, irakasleekin, gurasoekin edota eskolako sistemarekin.

Irakasle eta gurasoen arteko harremana funtseskoa da eta haien arteko erlazioa mantendu eta sendotu egin beharko litzake, umearen heziketa hobetzeko, gurasoek eskola sistema zein den hobeto ezagutzeko, gurasoek semeen heziketaren egunerokotasunaren jakinean egoteko…
Amaitzeko eta konklusio bezala esan beharra dago irakaskuntzan lortzen diren lorpen garrantzitsuenak ez liratekeela emaitzen bidez neurtu behar, lorpenak burutzeko erabili den esfortsuarengatik baizik.


BERAZ, IKASI NAHI BALDIN BADUZU, IRAKATSI EZAZU!


EGOITZ TXURRUKA 46-02

No hay comentarios:

Publicar un comentario