sábado, 1 de diciembre de 2012

ARANBIZKARRA IKASTOLA



Dibujo22
Ni ere hitz egingo dut Aranbizkarrari buruzko esperientziaz. Lehen hezkuntzako 6. taldean nago praktikak egiten. Nire lehen eguna urriaren 31a izan zen. Lehenengo eguna oso urduri nengoen ez nekielako oso ondo nola izango zen taldea eta zer-nolako gauzak egin behar genituen haurrekin. Gainera egia esanda, 6.kurtsoa inposatzen zuen, pubertaroaren etapa hasten dutelako eta bertan haurrak, aldaketa handiak jasatzen dituzte. Askotan esan dut umeak maite ditudala, betidanik umeekin erlazio espeziala daukala pentsatu izan dut, horregatik ez zitzaidan burutik pasa ezetz esatea aukera paregabe honi.

Aranbizkarran oso oso pozik nago, 6.mailako haurrak oso jatorrak eta maitekorrak dira . "El roce hace el cariño" esana esaten duen bezala, haurrekin denbora igaro eta gero, txera handia hartzen diezu. Egia da, euskarazko eta matematikako ariketak egin behar ditugula elkarrekin, baina niri haiekin hitz egitea eta haien istorioak entzutea gehien gustatzen zaidana da. Asteazkenero irribarre bat ateratzen didate eta asko disfrutatzen dut. Ordu erdi hori oso azkar pasatzen zait eta haiekin egotea asko atsegin dut.  
                                                                                                                                   Esperientzia honekin, zinez, ikus dezakezu magisteritzako gradua zure lekua den ala ez. Azkenean, praktikak egiten dituzun arte, ez dakizu benetan ondo aukeratu duzun. Oso zorionekoak izan gara aukera hau izateagatik. Irakasle izateko bidean nago eta eskertzen dut oportunitate hau emateagatik,  nire ustez, umeen gertutasunekin gehien ikasten delako.


                                                                                                        AMAIA MARTÍN
                                                                                                        2012ko abenduaren 1a.





1 comentario:

  1. Pozten nau, nola ez, aukera hori hain ondo baloratzeak.
    Orain, bokazioaren inguruan zer eragiten dizun argi utzi eta gero, zure irakasle-formazioari zer ematen dion pentsa behar zenezake.

    "El roce hace al cariño"? Orduan hasiera latza ala?

    ResponderEliminar