
Billy Elliot filmari buruzko hausnarketa
Gaur erabaki dut
Billy Ellioti buruzko filmaz hitz egitea. Zergatik erabaki dut pelikula honetaz
mintzatzea?
Oso pelikula polita eta hunkigarria delako eta baita transmititu nahi duen mezuagatik eta duen esanahiagatik ere.
Billy 11 urteko mutil bat da Ingalaterrako iparraldean bizi dena. Bere aita
boxeo klaseetara eramaten dio, baina berari ez zaio gustatzen; bere ezkutuko
zaletasuna ballet-a baita.
Billyren ametsa balleteko dantzari profesionala
bihurtzea da. Bere familia langilea da, eta bere aita eta anaia meatzaritzan lan
egiten dute. Lehenik, bere familia ez zuen ulertzen nola mutil bati ballet-a
gustatzen zitzaiola, neskeen jarduera kontsideratuta zegoelako. Horregatik,
Billy ezkutuan ballet-a dantzatzera joaten zen. Baina azkenik, bere aita
Billyren talentua ikaragarria zela ikustean, ekonomikoki izugarrizko esfortzua
egin zuen Londresera eraman ahal izateko, Royal Ballet School-ean ikasteko.
Ziur aski, gehienok ikusi duzuela pelikula hau, baina ni sakondu nahi
dut pelikula eman nahi duen mezuan.
Billy bere ametsa
lortzeko oztopo askoren aurka; nolabait, jendearen aurreiritziak eta estereotipoak, borrokatu
behar izan zuen. Elliot bizi zen herria eta urte horietako giroa egiten zuen (1984-1985. urteetan meatzarien greba eman zen) dantzan
ekintzea oso zaila izatea.
Billy Ellioten pelikulan bi gai
nagusiki azpimarratzen dira: genero identitatea eta emozioak. Eta hitz egiten
du nola aurre egin zailtasunei eta baita nola superatu ere.
Betidanik boxeoa mutilentzako
ekintzatzat hartu izan da eta ballet-a berriz, neskentzat. Gaur egun, ez gara hain itxiak
eta urteak aurrera egin ahala, nire ustez, gure pentsamoldea aldatuz joan da eta aurrera egin du.
Nahiz eta gauzak aldatu arren, nik galdetzen dut, zergatik ballet dantzatzen duen mutil bati mutilak gustatu behar zaizkio? Edo boxeoan aritzen den neska bat mari-mutila izan behar da?
Pelikula honetan gizarteari salaketa bat egiten zaio, non gizarteak ezarri dituen zenbait rolak jendearen sufrimendua eragiten dute. Bakoitzak libre izan behar da, nahi duena aukeratzeko. Penagarria da, jendearen iritzia gugan daukadan pisua; gehienetan ez dugu egiten gu nahi duguna jendea zer pentsatuko duenagatik.
Filma honetan Billy zailtasun guzti horiek superatzen ditu eta mezu argi bat atera daiteke pelikula honen bidez; zailtasunak eta gure mugak gainditu behar ditugu. Zertarako? GU GEU IZATEKO!!!!!
Filma honetan Billy zailtasun guzti horiek superatzen ditu eta mezu argi bat atera daiteke pelikula honen bidez; zailtasunak eta gure mugak gainditu behar ditugu. Zertarako? GU GEU IZATEKO!!!!!
http://www.youtube.com/watch?v=bxRFJqDUHjI


AMAIA MARTÍN
2012ko abenduaren 3a
Pelikula saldu didazu. Baina pelikula saltzaile baino maistra izan behar duzunez, ikuspegi horri eman behar zenioke bide, ahalik eta gehien.
ResponderEliminarAmaieran "zailtasunak eta gure mugak gainditu behar ditugu. Zertarako? GU GEU IZATEKO!!!!!" diozu; zelan lagunduko die andereño Amaiak bere ikasleei eurak izaten? Zein teknika erabil daitezke edo zein ikuspegi metodologikotik eman behar dituzu klaseak horren alde?