ILUNALDIETAN ARGIA EMATEKO eta orain inoiz baino gehiago hemen dugu Durangoko 47.en euskal liburu eta diska azoka. Dudarik gabe, arnasgune bikaina bilakatu da urte zail hauetan. Urtero lez, oraingo urtekoak ere aurreikuspenak gainditu ditu, bai bisitarien bai salmenten aldetik. Aurreikuspenak gainditu ditu, baina ez bisitarien eta salmenten aldetik soilik, hezkuntzari ematen dion bultzadagatik baita ere, egun hauetan hezkuntza puntu estrategikoa bilakatzen delarik Euskal Herriko azoka historiko hau.
Irakasle on bat bilakatzeko ezaugarri ugari dakizkigu, hezitzaile ona izan, ikasle guztiak modu neutral batean hezi, ikasleen gurasoekin harremanak izan, hezitzeko herraminta desberdinak zein dinamikoak erabili...eta gaurkoan beste ezaugarrien artean azpimarratuko duguna, dokumentatu, informazioa bildu, hezkuntzari buruzko liburuak irakurri, horrela, irakasleak momentu oro ikasten duen bitartean, haien ikasleei beraien ezagutza berriak transmititu eta azaldu ahal izango die eta ezaugarri hori lortu ahal izateko durangoko azoka aukera ezin hobea bihurtzen da. Hezkuntzaren alorrean, dezenaka eta dezenaka liburu eskuragarri egoten dira eta haien artean hezkuntzaren teoria eta historiako liburuaren ale mordoa.
Aukera paregabea, bikaina, irakasleak izango garen oinarri pedagogiko zein metodologikoak finkatzeko eta hauek garatu eta hobetu ahal izateko. Etorkizunean irakasle izateko ia derrigorrezko bihurtzen zaigu, unibertsitate ikasle bilakatzen garen momentutik, dokumentzatzea, liburuak irakurtzea eta haiengandik ikastea eta gure irakasle etorkizuna haiengandik bideratzea, haiek eman ahal baitdigute aurrerago izango ditugun oinarri zabalak, hezkuntzaren munduan prestatuago eta seguruago egon ahal izateko.

Gu, irakasle izateko ikasten dugunok, kultura interesa piztu beharreko pieza ezinbestekoak gara, etorkizunean gure ikasleak hezi eta kulturizatu beharko ditugulako eta horrelako inguruetara joan eta hezkuntzari buruzko zenbait liburu erosiz, gure kultura propioa garatzen dugu eta gure etorkizuneko ikasleak inkonzienteki eskertuko digute, gure kultura maila handiagoa izango delako.
Beraz, 3 kubata erosi beharrean, 15 euroren truk, gure kultura maila hobetzeko aukera ezin hobea da liburu bat erostea, horrela gutxienez, mozkortzeko beste era bat ezagutuko dugu, horrek gure burmuinean eragin ahal duten ondorio negatiboak sahieztuz, liburuen letrak irentsiz eta edanez.
Ez zitzaidan bururatuko ikuspegi hori. Eraikitzailea bai.
ResponderEliminarEta 15€ko liburuok irakurri bai?