miércoles, 5 de diciembre de 2012

TEKNOLOGIA BERRIAK

SMARTPHONES - Son ellos los que gobiernan tu vida y no al revés


Berrikuntza teknologikoen gainean, aparatu teknologiko txikien gainean, orain gabonak datoz gainera eta egun hauetan hau guztia zeharo iraulita ibiltzen da, erosteko nahiak areagotu egiten zaizkigu eta azkenengo modako mobil punteroenak edo ipad edo ipod berriak eskuratzeko beharra handitu egiten zaigu. Ez dakit zein izango den arrazoia, publizitatearen eraginez, gizartearen eraginez edo modan dauden azkenengo aparatuak lortzeko behar kosmiko horren eraginez, baina argi dagoena gizabanako gehienak sentitzen duen indar estratosferiko hori, modan jarri diren aparatu teknologiko hauek lortzeko, urtearen inguruko egun hauetan biderkatu egiten dela. Pena eta lastima ematen dit berrikuntza teknologiko hauen menpean gaudela ikustea, eta pena eta lastima ematen dit ni ere %-ko handi horren barruan sartzen naizela ikustea. Teknologia berriak oso ondo daudela uste dut eta bizitza asko errazten dizutela argi dago baina ez dudana sekula ulertuko urte gutxitan gertatu den aldaketa bortitz hau, berrikuntza teknologiko hauek kontrolatzetik, teknologia berrien kontrolpean eta hauen menpean egoteraino.



Teknologia berriak hezkuntzan eragina izan du baita ere, informazio eta komunikazio teknologiak haurrengana heldu dira eta guk eskoletan kontrolatu, landu, irakatsi, egokitu eta etekina atera behar diogu. Guzti hau egiteko metodologia eta ikasleen jarrera erabat aktiboa zein parte-hartzailea izan behar da, erabiliko ditugun tresnak adinetara egokituak , azken finean protagonistak izan behar dira eta.
Gaur egungo errealitate teknologitartu hau ukaezina da eta gutako edozeinek jada punta puntako mugikorra dauka, musika entzuteko azken erreproduktorea, ipad-a, portatila...wifi sarea etxean izan beharrean soilik orain ere kaleetan eta dohainik gainera lortu dezakegu eta txiki zein nagusi, neska zein mutil dugu hauek lortzeko aukera. Orain dela 20 urte hau pentsaezina zen eta hauxe da nola gizartea aurrera joan eta garatu den adibide zehatz eta argia. Orain momentuan nire etxetik, Vancouver, Txipre, Singapur, Sri lanka edota Mexikoko edozein pertsonekin skype bidezko bideokonferentzia bat eman ahalko nuke!
Gizartea aldatuz joan da urteak aurrera joan ahala eta berarekin teknologiak ere,baina hausnarketarako galdera bat proposatuko dizuet, teknologia hauek bitartekari bikainak dira  eta komunikatzeko ahalmena handitzen dute, zuen ustez 20 edo 30 urte barru sozializatzeko oinarrizko moduak edo estiloak desagertzen joango dira, teknologia berriagoei lekua utziz? Hau da, gizartearen arteko sozializazio ez-teknologikoa desagertzeko arriskuan ahal dago?









1 comentario:

  1. Hausnarketa interesgarria, bai. Baina beste bat edo batean esan dizudana hemen ere: horrek zertan eragiten dio etorkizuneko maisu Egoitzi? Zer egingo duzu desberdin pentsatzen duzun guzti hori pentsatzen duzunez?

    ResponderEliminar